Borrar
Las diez noticias clave de la jornada

Emakumeon beldurra

Bai horixe ·

Esaten digute etxean gelditzea dela arriskua saihesteko modu bakarra

Astelehena, 22 martxoa 2021, 07:07

Comenta

Emakume gazte bat kalean, Londresen, hegoaldeko auzo batean, gaueko lehen ordutan, etxerantz. Hiru ordu laurdeneko bidea du adiskide batzuen etxean afaldu ondoren berera heltzeko. Kalera irten aurretik deitu dio bizikide duen senargaiari eta hark gogorarazi dio taxi bat hartu beharko lukeela, baina emakume gazteak oinez egin nahi du bidea, afaria jaitsi dadin, jan dituen gehiegizko kaloriak erre daitezen. Neguko azken egunak dira eta ez du hotz handirik egiten, baina zamarra lodia du soinean. Gainera, ez da bide hori egiten duen lehen txanda eta badaki zeintzuk diren kalerik argitsuenak, arrisku gutxien dutenak.

Arriskua. Ez dira oraindik gaueko hamarrak eta Sarah izena duen emakumeak, marketineko arduradun enpresa batean, txikitatik ikasi du kaleak arriskutsuak direla emakumeentzat, batez ere gauez, are inperioaren hiriburuan. Kaleargien babesa bilatzen du, eskuak patrikan. Hogeita hamahiru urte ditu eta ikasi du askatasuna beldurra menperatuz irabazten dela. Txikitatik entzundako matraka dabilkio bueltaka burmuinean, kontuz ibili, kontuz ibili. Eta kontuz doa, pauso arinez, kalean gurutzatzen dituenei erreparatzen, mugikorra eskura.

Paretik datorkiona emakumea bada lasaitasuna sumatzen du, hortik arriskurik ez datorrelako. Eta halako batean, gizon bat hurbiltzen zaio. Gizona polizia da eta jardunean dago. Ez dakigu, ordea, une hartan uniformez jantzia ote zegoen. Dakiguna da gizon horrek Sarah bahitzen duela eta handik astebetera emakumearen gorpua poliziaren etxerako bide bazter batean azaltzen dela.

Kontuz ibili zen Sarah, baina ez zuen betidanik ezagututako arriskua gainditu. Beldur hori sartzen digute txikitatik. Kontuz ibili, beti kontuz. Gizon batek nekez ulertuko du zer den beldur hori barruan izateak dakarrena. Gizonengandik dator arriskua eta emakumeoi egiten digu kalte. Eta notizia txar bat: beldur horrek ez du sekula alde egingo, ezta zahartu ondoren ere.

Poliziari eta agintariei burura datorkien lehen aholkua ez da gizonei esatea ez dutela inori eraso egiteko eskubiderik, barruan duten arriskua kanpora irten daitekeelako. Ez, esaten digute emakumeoi etxean gelditzea dela arriskua saihesteko modu bakarra.

Emakumeon beldurra ez da berezkoa, baina gure egiten dugu txikitatik. Gizonen erasorako joera ez da ere berezkoa, baina askok du aukera hori barneratua betidanik, emakumeok horretarako sortuak garela esan diotelako, gizonen menpe egoteko

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Emakumeon beldurra