Borrar
Kareletik

Erakustaldi erraldoia

Gazteek ez dituzte ereserkiak maite, ez eta XIX. mendeanainguratutako ideia nazionalista zaharkituak ere

Asteazkena, 12 azaroa 2025, 01:00

Comenta

Datorren larunbatean, Euskal Selekzioak eta Palestinakoak nazioarteko elkartasun partida jokatuko dute San Mamesen.

Futbol jarraitzaileak eta, batez ere, euskal selekzioaren aldekook irrikitan gaude bi futbol taldeen norgehiagoka ikusi eta herri propio bezala jokatzeko irekitzen zaigun aukeraz gozatzeko. Bi dira, nagusiki, larunbatean aldarrikatuko diren ideiak: euskal selekzioak ofiziala behar duela izan eta palestinar herriari elkartasuna helaraztea.

Irudikatu nahi dut, partida horretan erabiliko diren komunikazio elementu ezberdinek, euskal herri indartsu eta bateratu baten irudia emango dutela. Batasun erakustaldi erraldoia izango dela, alegia.

Batasun hitzaren harira, ordea, egon da esan duenik, aurreko enkontruetan formula batek huts egin zuela. Azken partidetan txistuak entzun zirela Gora ta gora jotzean. Aipatzen du EAEko ereserkiak aitortza eta errespetu osoa merezi duela, baita Nafarroako Gorteen Ereserkiak ere baina, edozein kasutan, bi ereserki hauek ez dutela zabalpenik izan gainontzeko euskal lurraldeetan. Hori horrela, Gernikako Arbola kantatzea proposatzen du, ustez, urteetan ordezkatu gaituena eta probintzia guztietan kantatu izan dena.

Historiak atzean utzi duen kantua da, ordea, Gernikako arbola. Aldi historiko bati apertenitzen diona da eta gaurko euskal gizartearen izana ordezkatzen ez duena.

Komunikazioaren ikuspegitik, batasun irudiaren etsairik handiena batasunik eza erakustea da. Ikurrinarekin batera, beste mila koloretako banderak aireratzea, adibidez. Eta ereserkiaren kasuan, mende bat atzetik gelditutako eta ofiziala ez den kantu bat proposatzea, bere zortziko arinak, euskaltzat iritzita, ereserki batek behar duen solemnitate musikalik helarazten ez duenean.

Euskal artista batek esan zidan behin, ereserkiak nazionalismoaren asmakizunak direla eta, garatu ezean, gaurko herriek beharko ez lituzketenak. Horren gainean borrokan aritzeak ez duela merezi defendatzen zuen, gazteek ez dituztelako ereserkiak maite, ez eta XIX. mendean ainguratutako ideia nazionalista zaharkituak ere.

Artistak azaldu zidan, bi ereserki mota daudela: ofizialak eta herriak kantatzen dituenak. Eta aitor dut, gaurko gazteria ez dudala Gernikako Arbolaren letra kantatzen ikusten. Bestela, zerbait oker egin dugun seinale litzateke.

Euskal jendarteak, zorionez, aurrera egin du. Eta batasuna arnastu nahi du, oroz gain. Bestela, alferrikoa izango da euskal selekzioaren alde egindako lan guztia.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Erakustaldi erraldoia