Borrar

Oiartzun

Xanistebanetan hesien zaintzan lan egiteko izen-ematea irekiko dute astelehenean

Elena Viñas

Oiartzun

Jueves, 3 de julio 2025, 20:20

Xanistebanetan hesien zaintzan eta beste zenbait lanetan laguntzeko 11 pertsona kontratatuko ditu Udalak. Datorren astelehenean (hilak 7) irekiko dute lan-eskaintzan izena emateko epea, eta ia bi astez egongo da eskaerak aurkezteko tartea, uztailaren 18ra bitartean.

Herriko festetan lan egin ahal izateko lau dira bete beharreko baldintzak: 18 urte beteta izatea, langabezian egotea, kontratuaren hasiera data (abuztuak 2), eskola ziurtagiria izatea eta B2 euskara maila egiaztatzea (ziurtagiririk ez dutenek euskara froga egiteko aukera izango dute).

Hiru bide egongo dira eskaerak aurkezteko: Lanbiden argitaratu den lan-eskaintzan izena emanda, Udaletxeko egoitza elektronikotik eskaera aurkeztuta edo Herritarren Arreta Zerbitzura joanda.

Zozketa bidez erabakiko dute nortzuk ariko diren laguntzaile lanetan. Uztailaren 21an egingo dute, 15:00etan, udaletxeko areto nagusian. Bertan egon beharko dute izena eman dutenek eta ikasketa ziurtagiria eraman beharko dute, baita euskara egiaztagiria ere, baldin badute.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Xanistebanetan hesien zaintzan lan egiteko izen-ematea irekiko dute astelehenean