Oiartzun
Egun berezia bizi zuen Arditurriko Parketxeak Arditurri EgunarekinGipuzkoako Parketxe Sarea fundazioak Oiartzungo Udalaren laguntzarekin gazte eta helduentzako jaurdunaldi zoragarria antolatu zuen
Igandekoa oso jardunaldi berezia izan zen Arditurri Parketxearentzat. Beste behin, Oiartzungo Udalarekin lankidetzan, Arditurri Eguna antolatu zuen Gipuzkoakoako Parketxe Sarea fundazioak.
Jarduerak 10:30etik aurrera hasi ziren, 14:00etara arte. Hala ere, jardunaldiaren zati berezienetako bat Arditurri erromatar garaiko meatze galeriaren irekiera izan zen.
Era berean, jardunaldiak adin guztietarako jarduerak izan zituen. 11:00etatik aurrera jolasak eta tailerrak izan ziren Abaraxka ludotekaren eskutik gazteenentzat. Ordu berean Luberri-k antolaturiko fosilen tailerra ere antolatu zuten adin guztikoentzat.
Gainera, Oiartzungo elkarteak eskainita euskal makila (borroka) jokoaren erakustaldia izan zen.
12:30ean hegazti askatzea izan zen; Gipuzkoako Foru Aldundiaren Basabizi zentroan fauna jasotzeko, sendatzeko eta berreskuratzeko egiten den lana ezagutzeko aukera izan zuten bisitariek, baita zenbait hegazti bertatik bertara ikusteko aukera ere.