Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Zutik, Larralde, Beloki, Bidegain epailea, Luixa eta Etxeberria. Makurtuta, Gartziandia, Balzola, Balerdi eta Eizmendi. GOIZARIN
Oiartzun

Aurrera doa Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekia

GOIZARIN

.

Ostirala, 1 apirila 2022, 00:08

Comenta

Pasa den asteburuan beste jardunaldi bat jokatu zen Madalensoro pilotalekuan eta pixkanaka badoa aurrera urtarrilean abiatu zen Euskal Herriko pala txapelketa. Gizonezkoen kategorian dagoeneko amaitu da liga fasea. Emakumezkoen kategorian, berriz, aurreko asteburuan hasi ziren eta asteburu honetan bukatuko dute lehen fasea eta, gizonezkoen moduan, kanporaketa fasean sartuko dira.

Asteburuan, bi bikote oiartzuar aritu ziren eta bakarrak egin zuen aurrera, Arizmendi-Arbelaitz bikoteak hain zuzen. Oiartzuarrek 25-18 mendean hartu baitzuten Vicente-Arizabalo pasaitar bikotea. Aipatu behar da Arbelaitzen ordez Aranburu aritu zela, izan ere atzelari oiartzuarra lesionatuta dago.

Beste bikoteak, aldiz, Mitxelena-Asteasuinzarrak partidu ona jokatu bazuen ere, 25-19 galdu egin zuen Nuin-Ferreiro donostiar bikotearen aurka eta txapelketatik kanpo gelditu da.

Emakumezkoen ligaxka ere aurrera doa eta laster hasiko dira kanporaketak jokatzen. Aurreko asteburuan hiru partidu jokatu ziren eta honetan beste hainbeste jokatuko dira.

Gaur, apirilak 1, Truk txapelketa izango da Pagoa Kafe Antzokian. Izan ere, hemendik aurrera hilabeteko lehen ostiraletan jokatuko da Oiartzunen hain errotuta dagoen karta joko hori. 22:00etan jarri dute hitzordua eta oso sari ederrak prestatu dituzte. Lehenengo saria, arkume bat (Lekungarai baserrikoa); bigarrena, bi txangurro eta bi ardo botila; hirugarrena, Pagoa garagardoa. Bigarren aukera ere eskainiko dute antolatzaileek. Horien sariak, berriz, hauexek izango dira: lehenengo saria, bi oilasko eta bi ardo botila; bigarrena, bi ardo botila; hirugarrena Pagoa garagardoa.

Izen ematea dagoeneko egin daiteke, 619 421 153 telefono zenbakira deituta edo Pagoan bertan. Ordainketa Bizum bitartez egin daiteke 619 421 153 zenbakian (izen abizenak gehi truk jarri) edo Pagoan. Izen ematea 15 euroen truke egingo da.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Aurrera doa Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekia

Aurrera doa Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekia