Borrar
Orereta Palestinarekin Herri dinamikak manifestaziora deitu du larunbatean.

Errenteria

Manifestaziora deitu du Orereta Palestinarekin Herri dinamikak

Palestinaren aldeko protesta egingo dute larunbatean 60 eragilek eta elkarte babestuta

Iker Castaño

Errenteria

Asteartea, 13 otsaila 2024, 21:25

Comenta

Manifestaziora deitu du Orereta Palestinarekin Herri dinamikak larunbat honetan, 17:00etan Herriko Plazatik abiatuta. Duela hilabete baino gutxiago abiatu zen kanpaina eta 60 eragile eta elkarteren babesa jaso dute manifestazioari begira. «Estatu sionistak Palestina okupatu zuenetik hamaika eraso eta bidegabekeria jasan ditu Palestinako herriak: lurren lapurreta eta behartutako desplazamendua, okupazioa, apartheida, sarraskiak, atxiloketak», salatu zuten dinamikaren izenean mintzatu zirenek. Israelen helburua argi dela gaineratu zuten, «Palestina eta palestinarrak desagertzea. Genozidioa da».

Palestinako herriaren «autodefentsarako eta erresistentziarako» eskubideak aldarrikatu zituzten, «argi eta garbi utzi digute ez daukatela beste irtenbiderik, lurra, etxeak, uztak, bizitza bera galdu, edo beraiena dena erabakitzen duten moduan defendatzea». Horrekin lotuta, Nazio Batuen Erakundearen 3.070 erresoluzioari egin zioten erreferentzia, «munduko edozein herriri aitortzen zaio autodefentsa eta erresistentziarako eskubidea erresoluzio horretan».

Orereta Palestinarekin Herri dinamika «herrien arteko elkartasun internazionalistan» sinisten duten norbanakoek osatzen dutela ekarri zuten gogora agerraldian, «gure helburua, Palestinako herriari elkartasuna adierazi eta pairatzen ari den sarraskia salatzea da». Martxan jarri zenetik elkarretaratzeak, Palestinako banderen banaketa, kotxe karabanak, hitzaldiak eta udalean mozioa aurkeztu dutela gogora ekarri zuten. EH Bildu eta Elkarrekin Errenteriaren babesarekin egin zuen aurrera mozioak; PSE-EE, EAJ eta PPk kontra bozkatu zuten. Mozio horren harira, joan den ostiralean Palestinako bandera erraldoia jarri zuen Udalak Kaputxinoetako biribilguneko mastan, herri sarreran.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Manifestaziora deitu du Orereta Palestinarekin Herri dinamikak

Manifestaziora deitu du Orereta Palestinarekin Herri dinamikak