Errenteria
Kilometroak festa handiaren atariko onenaMusikasteren barruan, hainbat ikastoletako ikasleak 'Adaxka berriak' proiektua taularatu dute Lekuona Fabrikan jai nagusia baina lehen
Ofizialki, gaur hasten da atzerako kontaketa Kilometroak festaren egun handia ospatzeko. Lau hilabete eta hamaika egun, 134 egun (gauza bera). Atzo, berriz, atariko onena eman zen. Musikasteren programaren barruan, Errenteriako Orereta Ikastolako, Hendaiako Gure Ikastolako eta Ziburuko Kaskarotena Ikastolako ikasleak 'Adaxka berriak' izeneko proiektua aurkeztu zuten Lekuona Fabrikan. Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa eta Euskal Kultur Erakundea (Ipar Euskal Herrian euskararen eta euskal kulturaren garapena eta hedadura helburu dituen erakundea) izan dira bidaide proiektu honetan.
Landarbaso Abesbatzaren eskutik, Maddalen Dorronsoro musika zuzendaripean, tradizioz-ko sei euskal kanten moldaketak (Nere etchea, Iru xito, Lili eder bat, Txakur txiki, Izarren hautsa eta Baratzeko pikuak) interpretatu zuten. Atzoko saioan, Hendaia, Ziburu eta Orereta Ikastolako ikasleez gain, Herri Arte Eskolako dantza eta musika ikasle eta irakasleek (Vanesa Castaño, Urko Mitxelena eta Elene Carreto), eta Thierry Biskary eta Sua Enparantza artistek ere hartu zuten parte. Gidoilari lanetan Jon Maya Sein aritu zen eta Imanol Iribarren (pianoa), Fabien Durou (tronpeta), Harkaitz Bastarrika (baxua) eta Ander Zulaika (perkusioa) ginga jarri zuten.
Igande bizia Musikasten
Gaurko egunean, igande bizia dator aurretik Musikasten. Jardunaldiari hasiera emateko, Errenteriako Udal Txistulari Taldeak ohiko diana eskainiko du, ondoren kontzertua eskainiz Udaleko arkupetan. Parrokian, Gerardo Rifonek arituko da organoan. Ondoren, Luis de Elizalderen errepertorio liturgikoa aurkeztuko da Mariaren Bihotza Abesbatzaren ahotsen bitartez. Amaitzeko, Errenteriako Bandak Amenabar, Aragües edo Asiainen obrak, beste batzuen artean, joko ditu.