Errenteria
Azkoitian eta Ermuan saritua izan da Iñigo Legorburu'Elkar ezagutuz' eta 'Egunak egin du' ehun bertsoko poemak garaipenak ekarri dizkio errenteriarrari
Martin Sansinenea
errenteria.
Lunes, 30 de junio 2025, 20:25
Etorrera amaigabearekin eta hainbat literatura genero ezberdinetan irabaziz amaitu du Iñigo Legorburuk aurtengo ikasturtea. Azkeneko pozak eta sariak, bertsoek eta poemek eman dizkiote eta urteko lehennengo erdi honetan, sari ugari lortu ditu eta 200 sarien langa jada ez du oso urruti, egileak dioen moduan «uste dut 190 sarietatik gora nagoela oraintxe bertan».
Azkoitiako bertsopaper lehiaketan parte hartzeko, bertsoek hitanoan egon behar zuten nahitaez idatzita eta Legorburuk nokan idatzitako 'Elkar ezagutuz' lanarekin 500 euroko saria eta publikazioa lortu ditu. Bigarren saria Juan Ramon Alberdi azkoitiarrak lortu du 'Justizia' lanarekin, 250 euroko saria lortuz. Azkoitiarrik onena helduen mailan Naia Arrizabalaga izan da, 300 euroko saria lortuz 'Begi bustiei' lanarekin.
Legorburuk 'Itziarren semea' doinuan idatzitako hamar bertsoko sorta aurkeztu du eta bertan etorkin batek AEK-n euskara nola ikasi eta euskal kulturara nola hurbiltzen den kontatzen du. Egilearen esanetan, «nire kasuan, fikziozkoa da lana, baina oso gertuko errealitate baten isla ere bada aldi berean». Nokaren erregistroa erabiltzeko «arazoak» izan dituela aitortu du egileak «nire inguruan oso kasu bakanetan erabili ahal izan dudalako, eta,beraz, papereratzen ere ederki kosta zait. Baina emaitzarekin oso gustura gelditu naiz, aukeratu dudan zazpi errimako metrika ez zelako erraza aurrera eramaten».
Ermuako udal liburutegiak antolatzen duen literatura lehiaketako poesiaren alorrean, Legorbururen 'Egunak egin du' ia ehun bertso-lerroko poemak irabazi du aurtengo lehiaketa, 500 euroko saria lortuz eta liburutegiaren webgunean irakurri liteke jada idazlana. Ez da lehenengo aldia Bizkaiako herrian gailentzen dena eta hainbat poema zein narrazio lan saritu dizkiote aurretik lehiaketa berean. Eguneroko ardurak, stressa, lan-zamak, abiadura... izan ditu hizpide bere poema luzean, egilearen hitzetan «irakurlearengan akidura eta saturazioa bilatu nahi nuen eta egia esan, asko disfrutatu dut esperimentuarekin».
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.