Egun handia gaur Urbian ere
San Inazio eguna ospatu dute bertara hurbildutako ehunka mendizalek
Uztailaren 31n Urbiako zelaietan egun handia izan da, beste behin. Ehunka herritar igo dira Arantzazutik Seguratik, Zegamatik eta Aizkorri mendigunetik gertu dauden Arabako herrietatik etorritako mendizaleekin elkartzeko. Programa bera egunsentian hasi da, mendizale goiztiarrenen erromesaldiarekin. Urbiako ekitaldiak 11:30ean inauguratu dira, ehun urte dituen ermitan bertsoz zipriztindutako ohiko mezarekin. 1.000 metrotik gorako altueran dago 'Artzainen katedrala', eta uztailaren 31n bidaia bat egiten du denboran zehar, antzina bezala baseliza mendiz betez.
Jaia, ondoren, zelaietara zabalduda, Partzuergoak eta trikitilari eta bertsolariek eskainitako hamaiketakoarekin. 13:00etan herri kirolak izan dira Idiazabal Segura eta Zerainen artean, eta ondoren erromeria, Zabale eta Laja eta Lutxurdio eta Aitziberren eskutik.