Borrar
Plaza de Gipuzkoa

Ordukoak eta gaurkoak

Asteartea, 29 urria 2024, 16:31

Comenta

Pentsatu du garai bateko jende ospetsu eta ezagun hartatik, ia denak esklabistak, arrazistak, matxistak eta abar zirela. Esaterako, Platon, Sokrates, Voltaire, Kant… Ezin luzeagoa da zerrenda. Ez daki horrek pentsalari edo sortzaile bezala baliogabetzen dituen. Zer da kontuan hartu beharrekoa, obra ala bizitza? Hala ezin bata bestetik bereizi? Bere begiz ikusi du halakoen aurkako hainbat kanpaina zorrotz, eskolako eta unibertsitateko gaitegietatik desterratuak izan daitezen. «Izan gaitezen gupidagabeak haien gehiegikeriekin». Gu antifaxistak, berdinzaleak, antiarrazistak, antiklasistak eta hori guztia omen gara. Bestela esanda, pertsona hobeak eta puruagoak. Kontzientziatuagoak. Irmoagoak. Garaiaren espirituarekin bat gatozenak.

Horretaz guztiaz eta kontu gehiagoz gogoeta egiten ari da tabernaren terrazan, lagunekin dagoela. Taberna-giroan euskara galtzen ari dela, entzun dio norbaiti. Begi hutsez egiaztatu du taberna hartan zein ingurukoetan lanean dabiltzanak hegoamerikarrak edo 'kanpotarrak' direla. Hurrengo gogoeta sugandila lirdingatsu bat bezala narrastu zaio kolkotik behera, pikor koipetsu bat utziz: etxeetako konponketak, garbiketa-lanak, zaintza-lanak, garraio-lanak (Glovo, Amazon…), ostalaritzakoak eta abar egiten dituztenak ere kanpotik etorritakoak dira, eta soldata eskas baten truke ari dira buru-belarri lanean, auskalo ze baldintzatan. Ez da alkoholaren eragina izan. Ez da haluzinazio bat. Gu ere 'kanpoko' zerbitzariz inguratuta gaude.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ordukoak eta gaurkoak