Borrar
EuskarAbentura

«Orain Jzioquitarrei dagokizue sarea hedatzen jarraitzea euskaratik eta euskaraz»

EuskarAbentura espedizioak «erokeria» honen seigarren edizioa amaitu du

Jon Agirre

Donostia

Astelehena, 5 abuztua 2024, 12:51

Comenta

Uztailaren 1ean abiatu zen 2024ko Euskarabentura eta hilabetez espedizioko 150 kideek, 15-17 urte bitarteko 125 jzioquitarrek eta 25 xerpek, 30 herritik gora bisitatu eta 407 kilometro egin dituzte Donejakue bidea jarraituz. «Dena zenbakitzen saia gintezke, baina ezinezkoa dugu bizitako, eraikitako harremanak neurtzea, besteren artean amaitu ez direlako», laburtu du antolakuntzak. «Orain, zuei, Jzioquitarrei dagokizue sarea hedatzen jarraitzea euskaratik eta euskaraz, herri honek merezi duelako». Horixe izan zen amaiera ekitaldiko mezua.

Getxon Itxasargia dantza taldeko kideen agurra jaso eta alkate zein zinegotziek harrera egin ostean, joaldunek ireki zioten bidea espedizioari bere azken metroetan. Guraso eta senitartekoen zorion eta txalo zaparrada artean eta Algortako Bertso Eskolako kideen doinuarekin sartu zen Muxikebarri aretoan EuskarAbentuta, hilabete luzez Euskal Herrian zeharkatu ostean amaiera ekitaldirako.

2018an hasi zen «erokeria» honen seigarren edizioa izan da eta beste urtebetez zazpi lurraldeetako nahiz diasporako gazteek «errealitate linguistiko, sozial, ekonomiko eta kultural anitzak» ezagutzeko aukera izan dute, bai talde barneko harremanetan zein bisitatu diren herrietan. Bide horretan EuskarAbenturak ezarritako helburua, gazte euskaldunen sarea osatzea, ezin hobe bete du, zifrek erakusten duten bezala, 741 gaztek parte hartu dute espedizioetan.

Ernamuina, hori bai, 2015ean Boisera egindako bisita bat izan zen. Ordutik, noski, bilakaera konstantea izan da, bai planteamenduan zein ibilbidean, aurten egin bezala. Orain arte Mauletik abiatuta, aurten Atharratzetik atera dira jzioquitarrak eta, era horretara, etapa bat gehitu du EuskarAbenturak Iparralden. Horretaz gain, Izarra (Araba) edota Aulestia (Bizkaia) batu dira zerrendara. Geldialdi horietan udalerriei buruzko hainbat kontu ikasten dituzte gazteek, tarteka ofizioak ere, eta geografiak eta kulturak pisu handia du. «UNESCOk ondare izendatu dituenetatik igarotzen saiatzen gara, esaterako Irulegi». Parte-hartzaileek esperientzia gehiago bil ditzaten kulturako diziplina anitzetan euskaraz lan egiten duten erreferentziazko pertsonak ere bisitatzen dute espedizioa. «Rapa, zinema edo dena delakoa euskaraz egiten daitekeela ikusaraztea da helburua. Eta zorte handia daukagu jendeak baietz esaten duelako», azaldu du antolakuntzak.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Orain Jzioquitarrei dagokizue sarea hedatzen jarraitzea euskaratik eta euskaraz»

«Orain Jzioquitarrei dagokizue sarea hedatzen jarraitzea euskaratik eta euskaraz»