Borrar
Monika del Valle (FOKU)

Kontseilua: «Aurrerapausoak emateko unea da»

Bilboko kaleak bete eta urtebetera, «oldarraldiak» hor dirauela dio eragileak, emandako erantzuna goraipatu du eta 'Batuz Aldatu' dinamikak «ekarpen zehatza» egingo duela aurreratu

Jon Agirre

Donostia

Astelehena, 4 azaroa 2024, 10:17

Comenta

Bilboko kaleak «euskararen alde» eta hizkuntzak jasandako «oldarraldi judiziala» salatzeko urtebete igarota, Euskalgintzaren Kontseiluak «aurrerapausoak» emateko garaia dela aldarrikatu du ohar bitartez. «Hamarnaka mila lagun elkartu ginenetik, euskara eta euskaldunok bigarren maila baten zokoratuta nahi gaituzten sententzia judizialak ozenki salatzeko. Hamabi hilabete eta gero, kezkatuta jarraitzen dugu. Oldarraldiak ez du etenik izan: auzitegiek euskararen normalizazioa eta hizkuntza-eskubideak gutxiesten jarraitu dute Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroan, gero eta interpretazio murriztaileagoarekin», dio testuak.

Era berean, epaitegietatik etorritako erabakiek «iraganeko eszenatokietara» garamatzala iritzi du Kontseiluak «azken hamarkadetako adostasun politiko eta soziala hautsita» eta horren aurrean hizkuntza-politiketan «jausi sendo bat ezinbestekoa dela»

Horren aurrean, hala ere, argi printza bat badela ere dio eragileak. Hain zuzen, herritarrek eta langileek emandako erantzuna mobilizazioan bidez: «erantzun irmoak euskararen normalizazioaren defentsan». Kontseiluak berak ere abian jarritako 'Batuz Aldatu' dinamika ekarri du gogora, akordio soziopolitiko bat bilatzeko egindako sukalde-lana, zeinak «luze gabe egingo du ekarpen zehatzagoa», aurreratu dute. Honen ildo nagusiak ezagutzaren unibertsalizazioa eta erabilerarako eremu erosoen hedapena dira eta hortik espero da etorriko dela «euskararen normalizazio eta biziberritzea helburu, eta, horrenbestez, gizarte kohesioa, justizia soziala eta bizikidetza indartzea xede».

«Azken batean, aurre egiteari utzi eta aurrera egiten hasteko garaia da», deitzen du testuak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Kontseilua: «Aurrerapausoak emateko unea da»

Kontseilua: «Aurrerapausoak emateko unea da»