Borrar

Hizkuntza harrera egokiak indarrean jartzeko aukerak aztertuko dituzte

Ekainaren 5ean eta 6an izango da Bilbon 'Ongi etorri euskararen mundura. II. Harrera jardunaldiak' izenpean

Jon Agirre

Donostia

Viernes, 16 de mayo 2025, 14:48

Hizkuntza harrerari buruzko ezagutza ekoizteko, batetik; eta ezagutza horretatik abiatuta, harrera protokolo egokiak diseinatzea erakunde eta eragileen aldetik esku hartze egokiak bideratzeko, ekainaren 5ean eta 6an 'Ongi etorri euskararen mundura. II. Harrera jardunaldiak' izenpean jardunaldiak izango dira Bilbon. Euskalgintzaren Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak lankidetzan antolatuta, iazko topaketei jarraipena ematea da asmoa. Hala azaldu dute agerraldian izan diren Aitor Aldasoro Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak, Idurre Eskisabel Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusiak, Sonia Rodriguez Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendariak eta Aize Otaño Euskalgintzaren Kontseiluko lehendakariak.

Iaz harrera egoki baterako zumeak zeintzuk izan beharko liratekeen hausnartu ostean, aurten horiek indarrean jartzeko aukerez hitz egingo da, martxan dauden harrera plan eta praktikak elkarbanatzeko aukera emanez. Jardunaldiak doakoak izango dira, baina beharrezkoa da izena ematea www.kontseilua.eus webgunean, ekainaren 2ra arte. Halaber, bertan daude jasota jardunaldiei buruzko informazio guztia eta egitaraua.

Aurkezpenean nabarmendu dutenez, euskararen normalizazio eta biziberritzeko prozesuaren egungo erronketako bat da euskal herritar berriak helburu hori erdiesteko aliatu egitea, eta, horretarako, «ezinbestekoa da harrera egokia egitea». Zentzu horretan, sortzen ari diren gogoeta eta praktikak elkarrekin partekatuko dira, eta harrera egiten duten hainbat eremutako esperientziak jasoko dira, bai maila instituzionalean eta baita maila komunitarioan ere.

Lehen egunean maila instituzionalean egiten duten hainbat esperientziaren, Katalunian egiten den harrera linguistikoaren eta harrera linguistikoari marko orokorraren berri emango da. Era berean, hainbat bizipen pertsonalen berri ere bilduko da, etorri berrien ikuskera eta hizkuntza harrera modu desberdinetan jaso dutenen hausnarketak ezagutzeko

jaso ere.

Biharamunean proiektu zehatzak jakingo dira, baita eskolaratzean euskararik jaso ez dutenen eta euskara helduaroan jaso dutenen lekukotzak. 'Ongi Etorri Eskolara' proiektua izango da horietako bat. Borobiltzeko, eztabaida-dinamika izango da.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Hizkuntza harrera egokiak indarrean jartzeko aukerak aztertuko dituzte

Hizkuntza harrera egokiak indarrean jartzeko aukerak aztertuko dituzte