Borrar
Plaza de Gipuzkoa

Harekin bat egin

Martes, 3 de junio 2025, 14:38

Batzuek oraindik azkura kulpadun moduko bat sentitzen dute, euskaraz ari direla, 'osea', 'eske', 'keba' edota 'enplan' bezalakoak etengabe ateratzen zaizkielako. Beste batzuek, berriz, betidanik euskal hitzak balira bezala kanporatzen dituzte horrelakoak, bereizketa linguistikorik egin gabe. Euskara aldatzen eta garatzen ari da, eta hiztun eleaniztunen artean ohikoak dira hizkuntzen arteko bidegurutzeak eta plagioak. Neurri handi batean, esan daiteke atzean geratu direla euskara garbi eta jatorraren garaiak. Lur zapaldu gabeak aspaldi oinkatu genituen, eta mundua bera ere larregi konkortu da hizkuntza gutxitu batek oasiari eutsi ahal izateko. Galdera da euskara motel baina garbi samarra nahi ote dugun oraindik, ala bizia baina diluitua, maileguz betea. Hainbaten euskarak, esaterako, gehiago dirudi gaztelania edo ingeles kamuflatua, garai batean 'euskañol' edo 'euskara kakatua' esaten zitzaion hura. Baina, tira, azken batean, garrantzitsuena hitz egitea bada, ezin hasiko gara langak, atariko frogak eta kalitatezko ziurtagiriak goregi jartzen.

Horregatik, beharbada, ondo egingo luke Euskaltzaindiak arestian aipatutako hitz horiei homologazioa emanda. Sartu denak hiztegian, eta bihur ditzala euskaldun eta xuxen. Era horretan, oraindik garbitasunaren berniza txertatuta duten hiztun apur horiek berriketan egin ahalko dute beren buruak estutu beharrik gabe, erdarakadetara gehiegi jotzen dutelako. Badakizue esaera zaharra, ezin baduzu arerioa gainditu, harekin bat egin.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Harekin bat egin