Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Basque Culinary Center-en egoitza nahasezina. dv

Hamar urte oparo ospatzen ari da Basque Culinary Center

Sortu zenez geroztik arlo desberdinetan egin dituen ekarpenak nabarmentzeko ari dira baliatzen urteurrena

Asteartea, 9 martxoa 2021, 15:50

Comenta

Topaketak, eztabaida-mahaiak, eduki esklusiboak... Horrela ospatuko du hurrengo hilabeteetan Basque Culinary Center-ek 10 urteko ibilbidea. Ohar baten bidez jakinarazi duenez, «jarduera-programa jarraitua izango da, nahiz eta egokitu egin ahalko den COVID-19ak sortutako testuinguruaren garapenaren arabera». Argi daukatena da «zentroaren ibilbidean presente egon diren eragile eta kolektibo guztiak» hartuko dituztela kontuan, hala nola «erakundeak, enpresak, ikasle ohiak, patronatuko kideak, nazioarteko aholkularitza-batzordea, Basque Culinary Center osatzen duten pertsonak eta baita oraingo ikasleak eta sektoreko pertsona garrantzitsuak ere». Ospakizun horiek 2021eko irailean amaituko dira, horretarako egingo den ekitaldi berezi batean.

Urteurrena, lehenik eta behin, baliatu dute orain arte egindakoa nabarmentzeko. Hala, gogoratu dute «Basque Culinary Center mundu mailako proiektu aitzindaria» dela eta «gastronomia arlo akademikora eraman» duela, «Espainiako gastronomia-arloko lehen fakultatea eta mundu mailako gastronomiako lehen doktoretza» abian jarrita. Gastronomia-sektoreari egin dizkion ekarpenen artean nabarmendu dute lehena dela «ezagutzan oinarritutako erreferentzia-zentro bat sortzea», Gastronomia Zientzien Fakultatea eta Gastronomia eta Sukaldaritzako Arteen Graduaren eskutik. Dagoeneko 10 promozio eta ia 500 graduatu ditu, graduaren hiru ibilbideetan.

Sektorearen prestakuntza jarraitua eta garapen profesionala ere bultzatu ditu, «10 master sortuta, baita profesionalentzako 400 ikastaro eta espezializazioko beste 40 eta zenbait tailer, mintegi eta online prestakuntzako programa anitzen» bidez. «Kulturarteko esparrua» ere bada BCC, eta «horren froga dira ikasturte honetako programa eta ekimenetan parte hartzen duten 35 herrialdetako 600 ikasleak eta 500 profesional baino gehiago».

Berrikuntzaren garrantzia

BCC Innovation sortzearekin batera, bestalde, «munduko lehen Gastronomiako Zentro Teknologikoa jaio zen», gastronomia-arloko ikerkuntzez eta berrikuntzez arduratzen dena. Gaur egun, «30 ikertzaile baino gehiago biltzen ditu, eta arlo zientifiko-teknikoko 57 artikulu eta argitalpen ditu, baita elikaduraren sektoreko enpresekin batera egindako 150 proiektu baino gehiago ere». Era berean, nabarmendu dute «2019an eratutako LABe‑Digital Gastronomy Lab, Donostiako Tabakaleran kokatutako berrikuntza irekirako living lab bat, non gastronomia birpentsatu eta elkarlanean sortzen den».

«Gastronomiak aurrera egiten du eta Basque Culinary Center gastronomia arlo zientifiko eta teknologikoetan aintzatesteko erreferente bihurtu da«, diote. »BBCk Munduko lehen Gastronomia Doktoretza programa abiarazi du gastronomia-arloko goi mailako prestakuntzaren aldeko apustua egin baitu beste behin ere. Gainera, International Journal of Gastronomy and Food Science (IJGFS) aldizkaria, zeinaren argitaratzaileen burua Basque Culinary Center taldekoa den, 2020an gastronomia argitalpen zientifikoen munduan lehen aldiz sartu duen aldizkari aitzindari bihurtu da«.

Landu dituen beste arlo batzuen artean aipatu dituzte «gastronomiaren sustapena eta berau ezagutzera emateko» egindako lana, aipatuz 140 ekitaldi baino gehiago bultzatu dituela azken urteetan, urtero 10.000 lagun ingururekin. 2020an, berriz, «ia 200 ekitaldi birtual antolatu zituen, zeintzuetan ia 20.000 pertsonek hartu zuten parte».

Lanpostuak eta aberastasuna ere sortu ditu bere jarduerekin: «urtero 24,4 milioi euroko ekarpena egiten du, eta BPGri 13,4 milioi euroko ekarpena egiten dio, baita 4,3 milioi euroko zerga-itzulkina ere urtero (2018an egindako ikerketa baten arabera)».

Etorkizunerako proposamenari dagokionez, mundua erronka handi batzuei aurre egiten ari den honetan, Basque Culinary Center-eko kideek uste dute «gastronomia irtenbidearen parte dela». «Sektorea aurrekaririk gabeko eraldaketa-prozesu batean murgilduta dago, eta erakundeak, goi mailako prestakuntzatik, gastronomiaren garapenaren ikerkuntzari eta berrikuntzari laguntzen jarraituko die, gastronomiak duen ahalmen eraldatzailea azpimarratuta bere ekimen eta jardueren bitartez», adierazi dute.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Hamar urte oparo ospatzen ari da Basque Culinary Center

Hamar urte oparo ospatzen ari da Basque Culinary Center