Euskaraldian izena emateko azkeneko egunak
Hamar egun besterik ez dira falta hirugarren edizioari hasiera emateko eta antolatzaileek herritar guztiak animatu dituzte parte hartzera
Hamar egun besterik ez dira falta Euskaraldiaren hirugarren edizioari hasiera emateko. Azkeneko txanpa honetan, antzolatzaileek herritar guztiak animatzen dituzte parte hartzera. «Hizkuntza ohiturak adaltzeko ariketa» da Euskaraldia, aldarrikatu du Hizkuntza Politikako sailburuordeak, Miren Dobaranek, gaur goizean Donostiako San Telmo museoan egin den prentsa agerraldian. Euskaraldia badatorrela, 18an hasiko da abenduaren 2ra arte, eta herritarrei deialdia egin zaie, oraindik izen eman ez badute egin dezatela. Azken finean, «egunero, euskara esparru guztietan erabiltzea» lortu nahi da Euskaraldiarekin. Eta «hori nahi du gizarteak», esan du Dobaranek. Behintzat, «hori diote inkestek. Euskara ez dadila izan eskolako hizkuntza bakarrik». Horretarako, «helduek adibidea eman behar dute».
Mikel Arregi, Euskarabaia Euskararen Nafarroako Institutuko zuzendaria; Kike Amonarriz, Euskaltzaleen Topaguneko lehendakaria, eta Oiatz Urkijo, Euskaraldiko koordinatzailea, bat egin dude sailburuordearekin. Izan ere, esan du Arregik, «18tik aurrera (larunbata), txapa jartzeko momentua iritsiko da». Txapak banatzen hasi dira dagoeneko partze hartzen duten herri guztietan. Baina, zergatik dira belarriprest eta ahobizien txapak garrantzitsuak? Besteak beste, «ikusgarri egiten gaituzte eta estres linguistikoa murrizten dute», Agirreren hitzetan. Azken finean, aipatu du Amonarrizek, «txapak superpodereak dituzte. Denok sentitu dugu zerbait txapa jartzerakoan».
Euskaraldiaren edizio berria iristear dago. Ariketa hau «hizkuntza ohituren aldaketak bultzatzeko balio du. Ez da euskararen aldeko kanpaina», aldarrikatu du Amonarrizek. Ariketa sozialaz gain, instituzionala ere da, azpimarratu du Urkijok.
Joseba Usabiaga aktorea, Xabier Saldias abeslaria, Maialen Chorraut kirolaria eta Ziria Eredia, Iparraldeko Euskaraldiaren ordezkaria deialdira gehitu dira.