Borrar
Plaza de Gipuzkoa

Estatua juridikoa

Asteartea, 24 iraila 2024, 12:47

Comenta

«Zenbat eta gauza mugigaitz gehiago eduki herri batek, orduan eta agerikoagoa herri horrek harri, monumentu, bihurtu nahi duela». Nietzscherenak dira hitzak. Gabriel Arestik bere poema-liburu ezaguna idatzi baino lehenagokoak. Bilboko poetak ez zituen bi hitz horiek elkartu hurbiltasun fonetikoagatik bakarrik, indar sinboliko handia dutelako baizik. Harri eta herri. Geroztik, ibilbide luzea egin dute gure psikean, eta ehunka ekitalditan errepikatu ditugu: harriz herri, herri harri har, herri harro... Ai, herri hau harrizkoa baino harizkoa balitz... Moldagarriagoa, malguagoa, adarretara emanagoa sustraietara bainoago. Likidoagoa, gaur egungoagoa izateko eta haren gainean igeri egin ahal izateko.

Ematen du, ordea, harri-koskorrez gainezka datorrela estatus juridikoaren proposamena. Ihesaldi itsu baten antzarekin. Erre ontziak eta segi aurrera. Lepoan hartu eta esan ozenki. Ongizate mailak behera egin duenean nabarmen, justu une horretan jarri nahi digute estatus juridikoa mahai gainean. Auskalo zer estaltzeko edo zuritzeko. Prekaritatea, etxebizitzen garestitzea, osasun zerbitzuen utzikeria… aberriari zuzenean ez balegozkio bezala. Eta susmoa hartzen duzu kutxan diru gutxi geratzen dela, edo dagoen apurra erabili behar ez den zerbaitetan xahutzeko asmoa dutela. Intxaurrak, azak eta hori guztia. Orduantxe hasten dira agintari jakin batzuk bandera astintzen, herritarrok banderari begira gera gaitezen, sugea txoriari bezala (edo alderantziz). Estatua juridikoen pare.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Estatua juridikoa