Borrar
Reuters

Bertsoaren bidez emozioak eta parte-hartzea bultzatu

'Adin-adin' bertso saioak Gipuzkoako adineko pertsonentzako 16 egoitzetara helduko dira aurtengo edizioan

DV

Donostia

Astelehena, 14 urria 2019, 14:36

Comenta

Bertsoa ardatz eta adineko pertsonen gaitasuna sustatzea helburu dutela, 'Adin-adin' bertso saioek zabaltze bidea hartu dute aurten, Gipuzkoako 16 egoitzetara iritsiz. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Lankuk elkarlanean garatutako proiektuaren bosgarren edizioan, egoitzetan bizi diren adinekoen bizi kalitatea hobetu eta bertsoaren bidez adineko pertsonen gaitasuna sustatzea izango dute helburu. Aurtengo edizioan 16 saio burutuko dira guztira.

Gipuzkoako udalerri ezberdinetan, Azkoitiako San Jose egoitzan bihar hasi eta abenduaren 3ra bitartean. Egoitza bakoitzera bi bertsolari gerturatuko dira, ahal den guztietan eskualdekoak, bi belaunaldi ezberdinetakoak, eta gizonezko bat eta emakumezko bat.

Maite Peña diputatuak nabarmendu du Gipuzkoako Foru Aldundiak adineko pertsonentzako egoitzetan «arreta integrala ematea» duela helburu, eta xede horretan sakonduz, bertso saio hauek duten «garrantzia eta onura» azpimarratu ditu. Urtez urte proiektua haziz doa eta azken lau urteetako balorazio positiboak oinarri harturik, aurten bi erresidentzia gehiagotara iritsiko da 'Adin-adin'. «Emozioetara iristen den tresna da bertsoa», eta horregatik, bertso-saioak metodologia bereziarekin lantzen direla azaldu du.

Aurrez zahar etxeetako dinamizatzaile eta animatzaileek lanketa berezi bat egiten dute bertso zahar eta kantu herrikoien inguruan egoiliarrekin, horrela bertsolariak doazenerako parte-hartzea aktibatzeko.

Proiektu honen bidez, euskal kulturaren adierazpide nagusienetakoa den bertsolaritza zahar etxeetara iritsarazten da, ahozkotasunak duen potentzial osoarekin, «terapeutikoki zein ludikoki». Gakoa «adineko pertsonen parte-hartzea bultzatzean eta euren arteko harremana hobetzean» dagoela adierazi du Peñak, «beste behin ere» Gipuzkoako Foru Aldundiaren konpromisoa berretsiz. «Musikak eta bertsoek memoria lantzea ahalbidetzen die adineko pertsonei; iraganeko oroitzapenak eta bizipenakberpizten zaizkie», eta horrek sortzen duen «eragin positiboa» balioetsi du diputatuak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bertsoaren bidez emozioak eta parte-hartzea bultzatu

Bertsoaren bidez emozioak eta parte-hartzea bultzatu