Belen Uranga
Hizkuntza Politika. ·
Harrera linguistikoa izango du gaur hizpide Kontseiluak eta Jaurlaritzak elkarlanean antolatutako jardunaldianSecciones
Servicios
Destacamos
Belen Uranga
Hizkuntza Politika. ·
Harrera linguistikoa izango du gaur hizpide Kontseiluak eta Jaurlaritzak elkarlanean antolatutako jardunaldianImmigrazioaren testuinguruak gure gizarte anitzari erronkak jartzen dizkion bezalaxe, bertako hizkuntzari ere eragiten dio. Etorkinen integrazio soziolinguistikoan aditua da Belen Uranga. Harrera linguistikoari buruz hitzaldia emango du gaur Bilbon, Euskalgintzaren Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzak antolatutako II Harrera Jardunaldietan.
– Euskararen etorkizuna al dago jokoan harrera linguistikoarekin?
– Nik ez nuke hainbeste esango. Lotuta daude, baina ez nuke erabat euskararen etorkizuna horretan oinarrituko. Horrek ez du kentzen momentua dela gaiari behar bezala heltzeko.
– Zer da harrerarekin jokoan dagoena?
– Gizartearen bilakaeraren zentzua markatzen du immigrazioak eta harrerak baldintzatuko du, neurri handi batean, gizarte hori nola garatuko den. Zenbat eta harrera hobeagoa izan pertsonak orduan eta hobeto integratuko dira. Aldi berean, zenbat eta harrera linguistiko hobea izan, etorkinek aukera gehiago izango dituzte bertako hizkuntzan integratzeko.
– Nola burutzen da behar bezalako harrera linguistikoa?
– Inoiz izan dugun aniztasun handieneko migrazioa dugu. 170 herrialde desberdineko pertsonak heltzen ari dira azken hogei urteotan. 10 bat hizkuntza askok hitz egiten dituzte (arabiarra, txinatarra, ingelesa, errumaniarra...) baina 120tik gora dira oso hiztun gutxi dituztenak. Horrek guztiak kudeatzeko erronkak jartzen dizkigu. Bestalde, migratzaile erdiek gaztelaniaz dakite. Egoerak oso desberdinak dira. Ezin dugu homogeneizatu. Ezin dugu politika bakarra egin.
– Faktore asko izan behar direla kontuan, alegia.
– Bertako biztanleen ezaugarriak ere bai. Bi hizkuntza ofizial izanik, bat gutxitua dago baina biziberritzeko prozesuan. Ez da baztertua dagoena, baizik eta aktibazio baten baitan dagoena administrazioaren aldetik eta gizarte eragileen aldetik. Migratzailea hizkuntza bat biziberritze prozesuan dagoen toki batera dator.
– Baina gaztelania nagusi den toki batera.
– Normalean gaztelaniaz egingo dute hizkuntza integrazioan aldagai guztiak alde dituztelako. Horregatik, oso inportantea da guk euskaraz integratzeko motiboak eskaintzea. Ziurtatzea euskara garrantzitsua dela integrazioan.
– Hori nola egiten da?
– Pertsona hauen integrazio sozialak fase desberdinak ditu. Bizi iraupeneko neurriak ase behar dituzte: gutxieneko baldintzak. Hori lortzen dutenean, lan esparrura sartu behar dute, eskolara sarbidea ziurtatu eta jendearekin sozializazioa lortu. Fase bakoitzean behar batzuk daude asetzeko. Hor komeni da agerian uztea euskaraz integratzea ere onuragarria dela beraientzat. Hori frogatzea. Ez da hain erraza. Arrazakeria arazoak badaude, edo etxebizitza lortzeko trabak edo lanpostuan gorabeherak... eta hor euskarak inolako baliorik ez badauka... Fase guztietan ziurtatu beharko genuke euskarak gizarteratze horretan laguntzen duela.
– Nork ziurtatu behar du hori?
– Harrera integral bat irudikatzea da arazoa. Ez da soilik eskolak egin behar duena, edo udalak egin behar duena, Administrazioak, gizarte eragileek eta norbanakoek egin behar duten zerbait baizik. Ez da erraza. Eta are inportanteagoa da egokitzea egoera soziolinguistiko desberdinetara. Ez da gauza bera guzti hau planteatzea herri oso euskaldunean edo euskalduntzen ari den beste batean. Tokian tokiko plangintzak egitea tokatzen zaigu eta serio hartzea hain zuzen ere euskarak onurak planteatzen dituela adierazteko, onura horiek jasotzeko ahaleginak merezi duela ikusarazteko.
– Nork hasi beharko luke akuilu lanetan?
– Administrazioak berebiziko ardura sozial eta politikoa dauka. Bere ardura da gizarteari baliabide nahikoak eskaintzea proiektu komun honen aurrean. Fase bakoitzean euskararen presentzia ziurtatzeko baliabideak eta inbertsioak beharrezkoak dira.
– Esaterako...
– Ikasteko neurriak, edo eskoletako baliabideak areagotzea. Justizia sozialeko ikuspuntutik Administrazioak dauka ardura. Baina eragile sozialek daukate ardura onartzeko edo jabetzeko gure gizartea aldatu dela eta aldatzen ari dela, eta ezinbestekoa dela plataformak edo lekuak sortzea etorkinen eta bertakoen elkarbizitzarako. Ez dute euskara ikasiko harik eta euskaldunekin kontakturik izan arte. Kontaktu hau garrantzitsua da eta ez da sarri gertatzen. Bi mundu desberdinetan bizi garela diote ikerketek.
– Eta horren aurrean, zer?
– Euskarak komunitate egiteko funtzioa duen hizkuntza izan behar du. Hor daukagu erronkarik inportanteena. Funtzio komunitario hori indartu beharko genuke. Garrantzitsua da, bestalde euskararen ospea handitzea.
– Ospea?
– Bai, parean daukaguna gaztelania da eta gaztelaniak du presentzia sozial eta ekonomiko erabatekoa. Euskararen presentzia bermatzeko ospea handitu behar da.
– Nola moldatu gara azken urteotan harrera kontuan?
– Harreraren kontzeptua barneratzea asko kostatzen ari da. Eman dira halako erantzun puntualak udaletan, eskoletan, lanpostu batzuetan... baina oso modu isolatuan eta ez ikuspegi integral batekin. Asko dago egiteko konturatzeko zenbaterainoko garrantzia duen migrazioak
– Nondik hasi beharko genuke?
– Inbertsio mailatik. Salto kualitatiboaren garaia da, ez bakarrik ideologikoki fenomenoari aurre egitekoa. Harrerak haien kultura eta hizkuntzak onartzea dakar eta elkarrekin eraikitzea. Ez da integrazio birrintze bat.
– Inbertsioak, non?
– Teknikarien mailan. Udaletako administrazio mailan. Gizarte zerbitzuetatik integrazio sozialerako ezinbesteko zenbait gauza egiten dira, baina ez dago behar adina hedatua harrera protokolo integrala. Teknikariak behar ditugu eta eskoletan ere askoz gehiago inbertitu behar da. Eta inbertsioak esan nahi du denbora. Komunitate egiturak sendotzea.
Soziolinguistika Klusterra ha elaborado una investigación sobre las experiencias de los inmigrantes de países de habla hispana, con la conclusión de que consideran el euskera como «valioso» pero no «necesario». El colectivo ha crecido de 3.957 personas en 2001 a 45.863 en 2023, llegando a suponer el 6,3% de la población de Gipuzkoa. Según el estudio, al poder desarrollar toda su vida en castellano, queda reducida la necesidad del euskera. No obstante, los inmigrantes aceptan el idioma como parte de la identidad guipuzcoana y consideran que puede tener un papel importante en la educación de sus hijos. No obstante, «la motivación afectiva e instrumental no son suficiente para dar el salto en la práctica diaria». Los resultados del estudio se publicarán en un monográfico en el próximo número de la revista 'Bat soziolinguistika'.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El motorista fallecido en Quintanilla de Trigueros es hermano del alcalde de Cigales
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.