Borrar
Plaza de Gipuzkoa

Gorputzak eta lekuak

Asteazkena, 21 otsaila 2024, 01:00

Comenta

Batxilergoko aspaldiko klaseetan azaldu zigun irakasleak «presidente» hitza latinezko prae- eta sedere hitzen elkarketatik zetorrela. Aurrean esertzen dena alegia. Hortik ondoriozta dezakegu lotura estua dagoela karguen eta lekuen artean, esan nahi baita kargudunen gorputzek ez dutela espazioa ausaz betetzen, baizik eta koordenada jakin batzuk inbaditzen dituztela, nor diren erakusteko. Gerretan alderantziz izaten da, ez da gauza bera lehen lerroan edo azkenekoan joatea. Hor, normalean, agintariek nahiago dituzte atzeko lekuak, nahiz eta erabaki horrekin beren izaerari berari uko egin eta atzean eseri. Ez harritu, hortaz, agintariak mokoka ikusten dituzuenean protokolo kontuengatik, pole positionagatik borrokan.

Apaizek, garai batean, pulpitutik hitz egiten zuten, entzuleei argi utziz nor zegoen goian eta nor behean. Ez dago kasualitaterik horrelakoetan. Duela gutxi irakurri dudan Olga Tokarczuk-en «Erabili goldea hilen hezurren gainetik» eleberrian gogoeta esanguratsua irakurri dut horretaz. Nobelan pulpitu esaten zaie ehiza-postuei. Narratzaileak ondorioztatzen du pertsona bat pulpitura igotzen delarik, beste izakien gainetik paratzen dela, hala haien bizitzaz edo heriotzaz erabakitzeko eskubidea emanez bere buruari. Alegia, tirano edo usurpatzaile bihurtzen dela. Komenigarriagoa litzateke, beraz, parez pare eta maila beretik hitz egitea, altzaririk eta gaizki ulerturik gabe, agintariak halako tentazioetatik libratzeko eta entzuleen tortikolisa arintzeko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gorputzak eta lekuak