Borrar
Plaza de Gipuzkoa

Belarri ona eta konpasa

Asteartea, 27 abuztua 2024, 12:16

Comenta

Autoak konpas baten modukoak dira errepidean, leku eta une jakin bat betetzen dute zirkulazioaren pentagraman. Batez ere errail bakarreko nazionalak badira. Jakina, bakoitzak bere serieko abiadura darama, bere erritmoa, bere trenpua. Denok iritsi nahi dugu helmugara, baina batzuk beste batzuk baino presatuago dabiltza. Erne, gidari adiskidea! Badakizu konpasa errespetatu behar dela aurreratzeko, autoak banan-banan aurreratu behar dituzula, erritmoari jarraituz. Lehenbizi bat, gero bestea… Pausoz pauso. GPSak ez du horri buruzko jarraibiderik ematen. Nolanahi ere, belarri ona izanez gero, ez da derrigorrezkoa metronomo bat edo batuta bat eramatea autoaren aginte-panelean.

Zoritxarrez, badirudi gidari batzuk Wagner entzuten doazela gidatzen dutenean, eta aurreko autoak banan-banan aurreratu ordez, txanda errespetatuz, launaka eta bosnaka aurreratzen dituzte, zirkulazioaren berezko oreka apurtuz. Polonia inbaditzera doazela dirudi, edo Ukrainara edo Gazara ke beltza eramatera doazela. Akaso, Maratongo gudutik datoz, espiritu olinpikoz blaituta, irabazi duten gerraren berri ematera. Tartean sartzen zaizkizu, edonondik eta ezustean, kortxea edo fusa, eta nahi bezain beste auto aurreratzeko denborarik ematen ez dienez, sartu-irtenka dabiltza errailetik errailera, hutsunetik hutsunera. Tximista bat bezala erortzen dira zure begien aurrera, Erdi Aroko arau baten lakartasunarekin. Eta balaztari sakatu ezean, haizea hartzera zoaz tonua galduta, saxofoi eta guzti.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Belarri ona eta konpasa