Borrar

Altxa burua

Asteartea, 19 azaroa 2024, 15:16

Comenta

Geratu ala joan. Horixe da hainbatek duen zalantza oraingo X sare sozialarekin, behinola Twitter deiturikoarekin. Elon Muskek enpresaren gidaritza hartu eta Trumpen kanpainan zeresan garrantzitsua izan duenetik, erabiltzaile asko sare pozoituaren alde ilunaz ohartzen hasiak dira. Berandu? Beranduegi? Ez da hainbesterako? Duela hamarkada batzuk agerian utzi zuen Marshall McLuhan pentsalariak mezua bitartekoa dela, bitarteko hori ez dela horren neutroa, gure pentsamoldean eragin zuzena duela.

Asko eta asko beren buruari begira egon dira sare sozialetan orain arte, Nartziso ispiluari bezala. Eta zaila da zure buruaren kontenplazio epifanikotik askatzea. Baina aspalditik ari ziren psikologo eta adituak gu ohartarazten. Zenbat hamarkada behar izan genituen tabakoaren kalteaz ohartzeko? Zenbat beharko ditugu sare sozialen estoldez jabetu eta burua altxatzeko? Noiz alboratuko dute botere publikoek utzikeria edo konplizitatea gai horretan?

Bere garaian harriduraz bizi izan nuen sare sozialekiko gurtza. Dena zen iraultzaile eta apurtzaile. Horren inguruko zalantzak agertu ezkero, teknofobo edo kabernikola ere esan ahal zizuten. Astakeri 2.0 ez gutxi ikusi izan ditut, haur eta gazteak adikzioan eta apatian erortzen (eta ez horren gazteak ere). Enpresa teknologiko jakin batzuek dirutza egin dute gure banitatearen eta ikuspegi kritiko urriaren kontura. Bistan da sare horiek ez gaituztela hobeak eta kohesionatuagoak egin, kontrakoa baizik. Jarraitu diruaren arrastoa, jarraitu bitartekoaren arrastoa.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Altxa burua