Borrar
Urgente Retenciones en la AP-8 en Zarautz, sentido Donostia, por un accidente múltiple
Aitor Aldasoro: «Belarriprestak erakartzea eta haien atxikimendua lortzea da Euskaraldiaren erronka»

Aitor Aldasoro: «Belarriprestak erakartzea eta haien atxikimendua lortzea da Euskaraldiaren erronka»

Erosoago eta naturalago aritzen da askoz Aitor Aldasoro euskaraz

Gaizka Lasa

San Sebastián

Domingo, 2 de febrero 2025, 00:11

Sailburuaren arabera, nortasunik gabe geratzen ari den munduan, euskarak berezitasuna, gertutasuna eta prestigioa ematen du.

– Ahobizi ala belarriprest?

– Ni, berez, aho-bizi naiz, baina erronka izugarria dauka Euskaraldiak. Ariketa oso ona da, baina indartu egin behar da. Helburuak behar du izan belarriprestak erakartzea eta haien atxikimendua lortzea. Ez dakit hainbeste begiratu behar zaion euskarari edo erakartzeko gaitasunari. Nola erakarri: hori da benetako ariketa.

– Nola uste du sailburuordeak?

– Formakuntza ematen. Formakuntzari Taupak jarriko dizkio begiak. Herrietan taldeak sortzen dira Euskaraldia aurrera eramateko. Horien egitekoa, eta zein teknika erabili jakiteko formakuntza bat dago. Ariketa ona da, batez ere erdigunean jartzen baditugu euskara ulertu eta euskara onartu baina hitz egiten ez dakitenak. Ariketa zoragarria da, eta arnas luzekoa. Patsadaz hartu dezagun.

– Nola aldatu ohiturak?

– Komunitateak sortzea da bide bat. Borondatea duen jendea erakartzeko ahalmenda baduzu, herri antolatu bat duzu. Eta %80 euskararen alde badago, hor daukagu asmatu beharra. Talde egonkorrak sortu bai, baina ezagutza dutenak behar ditugu. Erakartzeko balio dutenak. Hau ez da euskaldunen kontua bakarrik. Euskarara modu askotara erakarri daiteke. Jakin egin behar baina. Euskaldunez bakarrik jositako euskaraldiak ez du balio. Hor dago koska.

– Zein harreman dauka administrazioak euskalgintza sozialarekin?

– Baketsua. Sanoa. Elkarlana lehenesten duena. Baina horrela aurkitu dut nik, ez da nire meritua. Gobernutik lagundu egin behar diegu eta esan nondik jo, ez bakarrik diru laguntzak eman. Bakoitzak zein paper jokatu behar duen jakitea da garrantzitsua eta hori ordenatzea ez da erraza izaten, euskara ikusteko modu asko baitaute. Gelditu gabe nabil batzuekin eta besteekin biltzen. Jende ona dago. Euskararen auzia, ordea, euskalgintza deitzen den hortatik kanpo jorratu behar da baita ere. Hor barruan egiten den lana txapela kentzekoa bada ere, ez da nahikoa. Asko baina ez aski. Beste aktoreak bultzatu behar dira. Erderaz dabiltzanak euskarari bere presentzia emango baliote... Euskara hutsean ez baikara asko bizi.

– Nola lortu erronka hori.

– Lan munduan euskara txertatzea da gakoetako bat. Euskaraz lan egin eta euskaraz zerbitzua emateak balio handia du. Gau egun Errezilgo gazte bat eta New Yorkeko bat berdin janzten dira, eta berdina afaltzen. Nortasunik gabe gelditzen ari den mundu batean, ze dirutza bideratzen duen enpresa batek tokikotasuna, berezitasuna eta gertutasuna saltzeko. Eta guzti horri prestigioa atxikituko bagenio, pentsa! Bada guzti hori euskarak ematen dizu. Inglesek dute arazo hori. Nola bereizi besteetaz.

– Lana aipatuta, zer deritzozu euskararen aurkako oldarkeria judizialari buruz?

– Gaia politikoa da. Gu juridikoki aztertzen ari gara irtenbidea zein izan daitekeen. Ikusi egin behar puntuala den (ez du ematen) edo gelditzeko etorri den. Zer sentitzen dudan? Amorrua. Euskara epaitegietan sartzen dugunean, irabazterakoan ere galdu egiten dugu. Langile baten eskubide bat herritarrei zerbitzua ematearen aurretik jartzen baduzu... Pentsa hori bera eramango bagenu berdintasun arlora, edo ingurugirora. Lotsa emango liguke. Atzean politika dago. Diskriminazio positiboa non dago?

– ETBn ere euskara ez jakiteagatik izendapen garrantzitsuak atzera botatzeko eskatu dute.

– Kargu horrek euskaraz jakingo badu, hobeto, noski. Baina gehiago inporta zait dagoen tokitik euskararen alde egiten duena.

– Eusko Jaurlaritzan bertan ikusten al duzu gabezirik euskarari dagokionez?

– Egiteko asko dago. Horregatik diot ezagutzarekin ez dela nahikoa. Ezagutza dagoen tokian erabilera sustatzea da erronka. Ahalmena badaukagu jendea euukaraz artatzeko, baina barruko bileretan eta ere erabiliko bagenu...

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Aitor Aldasoro: «Belarriprestak erakartzea eta haien atxikimendua lortzea da Euskaraldiaren erronka»