Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Lobo Altuna

CAF-ek Euskotrenen lau tren egingo ditu 32 milioiren truke

Lau tren hauek bi urte barru emango dira eta besteak beste kirol, kultura eta jai ekitaldietan eta egun berezietan eskaintza zabaltzea ahalbidetuko dute

Iraitz Vázquez

San Sebastián

Astelehena, 1 otsaila 2021, 12:45

Comenta

CAF-ek Euskotrenen lau tren egingo ditu 32 milioiren truke esleitu diren lanei esker. Bi urteko exekuzio epea izando du enkarguak eta besteak beste kirol, kultura eta jai ekitaldietan eta egun berezietan eskaintza zabaltzeko ahalmena handiagoa izango dela adierazi du Euskotrenek prentsa agiri batean. Bestalde, CAFek beharrezkoak diren parke-piezak ere hornituko ditu, eta horien gehieneko kostua 8 milioi eurokoa izango da.

Jakitera eman dutenez, trenak hemendik bi urtera jarriko dira martxan. Helburua maiztasun hobeak eta ibilbide erosoagoak eskaintzea izango da. Horretarako, topoaren handitze lanak amaitu eta trazadura berri bat jarriko da martxan. Gainera, Amarako egungo geltokiak eta Donostiako hiru geltoki berriek dakartzaten zaku-hondoa kenduko da.

Lau tren hauek 950 seriearen antzeko ezaugarriak izango dituzte, helburuetako bat unitateen teknologia- eta segurtasun-prestazioetan etengabeko hobekuntzak sartzea baita. Bide batez, flota osoaren homogeneotasun-sentsazioa eskainiko da barneko eta kanpoko diseinuan.

Alde nagusia trenen edukieran egongo da; izan ere, berriek lau auto izango dituzte, eta ez hiru; beraz, gutxienez 385 laguneko edukiera izango dute, eta horietatik %30 eseritako plazei dagozkie.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco CAF-ek Euskotrenen lau tren egingo ditu 32 milioiren truke

CAF-ek Euskotrenen lau tren egingo ditu 32 milioiren truke