Borrar
Pentatloiaren finalean lehiatu behar duten sei kirolariak, atzo antolatzaileekin bilduta Maider Ginea.
Herri kirolak

Etenaren aurreko ikuskizun handia

Herri Kirolak. ·

Euskal Pentatloiaren finala lehiatuko dute bihar gauez Azpeitiko zezen plazan puntako sei kirolarik, Izeta VI. denen buru eta faborito nagusi

Gaizka Lasa

San Sebastián

Ostirala, 20 iraila 2024, 07:17

Comenta

Gogotsu eta ikusmin handiz dago herri kirol zalea biharko I.Mailako Euskal Pentatloiko final handiaren atarian. Jakin badaki zazpigarren ekitaldiaren ondoren atseden bat hartuko duela modalitateak, eta punta-puntako sei kirolarik eskaini behar duten ikuskizuna zukutzeko prest dago. Ordua eta tokia giroa pizteko moduakoak dira. Azpeitiko zezen plazan, gaueko 22:00etan. Eguraldi iragarpenak ez du laguntzen, baina aitzakia txikia da hori ikusteko dagoenarekin alderatuta, 25 euroko sarreraren truke.

Andoni Iruretagoiena, Izeta VI., lanean ikuste hutsak merezi du bertaratzea. Hiru txapel ditu, eta laugarren bat janzteko faboritoa da. Historia egingo luke irabaziz gero, Zaldua eta Olasagasti atzean utziz. Sasoiko dator 31 urteko aiarra. Kanporaketako marka aurten 41 segundotan jaitsi du eta bere maila ematen badu, zaila izango dute besteek haren parera iristea.

Baina lana ez da nolanahikoa eta edonork izan dezake betealdia uneren batean. 100 kiloko bolari 25 altxaldi, 400 kiloko harriarekin 2 plaza, 3 kanaerdiko aizkoran, 6 plaza txingekin eta, hori guztia gutxi izango el balitz, 3 kilometro korrika. Ordu erdi luzeko lana da, final aurrekoarekin zerikusirik ez duena eta kirolari indartsuena nabarmentzen duena.

Txalo zaparrada jasotzekoa da Xabier Zaldua, 46 urterekin oraindik ere lehian dabilen zumarragarra. Berak ere hiru txapel dauzka. Duela urte bete Izetari berdinketa hautsi beharra zegoela eta desafioa bota zion biharko hitzorduan pentzatzen. Azken pentatloia izango du eta amaiera duina eman nahi dio ibilbideari.

Gazteak ere indarrez ate joka datoz. Ioritz Gisasola, esaterako, sentsazio bikainekin dabil aspaldian. Duela aste pare bat 12 minutuko langatik jaitsi zen final aurrekoan eta historiako hirugarren denbora onena lortu zuen (Izetak ditu aurreko biak). 27 urte ditu Mallabiarrak eta goruntzako bidean dago oraindik fisikoki.

Berdina esan daiteke Xabat Olaizola zarauztarrarengatik. Etengabeko hobekuntza nabari zaio eta txapela gero eta gertuago dauka. Jantzia dauka, bestalde, Beñat Telleria lasartearrak, baina binakakoan, Gabirondo lagun zuela. Biharkoa nahi du. Azkenik, Ugaotik dator Aritz Irazabal, iaz hirugarren postutik segundo gutxira geratu zen aizkolaria.

Etena badator, baina baita aurretik ikuskizun galanta ere.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Etenaren aurreko ikuskizun handia

Etenaren aurreko ikuskizun handia