Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Parte hartzaileak atzo Tolosako zezen plazan. iñigo royo
Herri Kirolak

Hamaika bikote finalerako sei plazen bila Tolosan

euskal Pentatloia ·

Zezen plazan aurkeztu zen atzo Binakako Euskal Pentatloiaren bigarren edizioa eta kanporaketa bihar jokatuko da arratsaldeko 18:00etan

Ostirala, 28 maiatza 2021, 07:18

Comenta

Tolosako zezen plazan jokatuko dira aurten Binakako Euskal Pentatloiaren kanporaketa eta finala. Atzo aurkeztu zen txapelketa eta kanporaketa bihar bertan jokatuko da arratsaldeko 18:00etan hasita Tolosako zezen plazan. Bigarren edizio honetan hamaika bikotek hartuko dute parte eta finalerako sei txartel egongo dira jokoan.

Hasiera batean hamabi bikote ziren parte hartzekoak, baina azken orduetan Aitzol Atutxa eta Inhar Urruzuno bikotea baja da harrijasotzaile ondarrutarrak belaunean lesioa izan eta gero. Hala ere, partaidetza oparoa da eta ondorengoak dira Tolosan izango direnak: Andoni Iruretagoiena 'Izeta VI'-Jexux Mari Iruretagoiena 'Izeta III', Beñat Amade-Aritz Irazabal, Jagoba Otaegi-Luis Txapartegi, Iñaki Errazkin-Aratz Mugertza, Kepa Peñagarikano-Gorka Etxeberria, Oussman Drame-Mikel Agirre, Daniel España-Julio Jiménez, Jon Unanue 'Goenatxo III'-Mikel Larrañaga, Jon Gisasola 'Zelai V'-Ioritz Gisasola 'Zelai IV', Xabier Urrutia-Julen Kañamares etaTubi Bustintza-Jokin Eizmendi.

Euskal pentatloian bost lan egin behar izaten dira eta kanporaketan 100 kiloko bolari 20 altxaldi eman beharko dizkiote (gutxienak zortzi jasoaldi), giza proban bi plaza osatu behar dira (bana), aizkoran bi kanaerdiko moztuko dira (erdi bakoitzeko gutxienak 15 kolpe), sei plaza egingo dituzte txingekin (hiruna) eta amai-tzeko bi kilometro osatuko dituzte korrika (gutxienak 80 plaza edo 800 metro).

Lehendabiziko edizioarekin alderatuta aurreneko aldiz antolatu da kanporaketa. Aurreko urtean zazpi bikote aritu ziren zuzenean finalean eta orduan Xabier Orbegozo 'Arria V'.ak eta Andoni Iruretagoiena 'Izeta VI'.ak jantzi zituzten txapelak. Sailkapen proba egin beharra pentatloiak lortu duen oihartzuna eta entzutearen erakusgarri da.

Gero eta herri kirolari gehiagok ematen du izena eta ikusleari erakargarri egiten zaio bai binakako saioa eta bai udazkenean antolatzen den banakakoa ere.

Baja behartuak

Hala ere aurten baja garrantzitsuak daude. Penaz hartu dute antolatzaileek Atutxa eta Urruzunoren baja bikote sendoa eta erakargarria osatzen zutelako. Bestalde, ezin izan dute izenik eman banakakoan aurreko postuetan geratu ziren Xabier Zaldua, Julen Gabirondo edota Arria V.ak.

Hori bai, arrazoia guztiz da ulergarria. Herri kirol zale ia denek dakiten bezala Zaldua eta Gabirondo bata bestearen aurka jokatuko duten desafioa ari dira prestatzen buru belarri eta Arriak datorren igandean bere azken erronka du; sei ordu azpitik 10 altxaldi eman nahi dizkio 100 kiloko zilindro zaharrari, 43 kilometroko mendi maratoia Tolosaldeko hiru tontorretan barrena osatu nahi du eta aizkoran 10 kanaerdiko ebaki nahi ditu. Harrijasotze eta aizkora lanak Ibarrako Emeterio Arrese plazan osatuko ditu goizeko 08:00etan hasita.

Finala, ekainaren 20an

Mahalak babesten duen pentatloira itzuliz esan bihar zezen plazan bertan, 16:30etan egingo dela zozketa bikoteen txandak erabakitzeko. Lau txandetan ariko dira.

Sei denborarik onenak sailkatuko dira ekainaren 20an jokatuko den finalera, Tolosako zezen plazan bertan, arratsaldeko 17:00etan hasita. Orduko lanak sailkapen probako bikoitzak izango dira, baina aurretik txartela lortu behar da eta ez dago argi nortzuk lortuko dituzten sei plaza horiek.

Bikote ia denak berriak dira eta askorentzat binaka lehendabiziko esperientzia da eta beste batzuentzat pentatloian egiten duten lehenengo saioa izango da. Hasiera batean bikoteak nahiko parekatuak dirudite, gainera espezialidade desberdinetako kirolariak daude eta bikoteetan nahastuak.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Hamaika bikote finalerako sei plazen bila Tolosan

Binakako Euskal Pentatloiaren bigarren edizioa eta kanporaketa bihar jokatuko da