Borrar
'Merci por votre patience' laburreko fotograma.
XXII. Nest The Mediapro Studio Saria

Hamahiru film labur lehiatuko dira irailaren 25etik 29ra

53 herrialdetako 209 eskolen 421 proposamen jaso dira

DV

Astelehena, 21 abuztua 2023, 15:20

Comenta

Hamahiru film labur hautatu dituzte Nest sailerako 53 herrialdetako 209 eskolen 421 proposamenen artean. Antolakuntzatik aurreratu dutenez inoiz baino hautagai gehiago inskribatu dira zinema-ikasleen nazioarteko topaketa honetan, iaz baino %20 proposamen gehiago eta %30 jatorrizko zentro gehiago. Hautatutako hamalau lanak zinemaren munduko pertsona ospetsu batek eta hautatutako eskoletako ikasleek osatutako epaimahai batek ikusiko ditu eta horietatik batek jasoko du 10.000 euroko saria.

Belgika, Kolonbia, Espainia, Herbehereak, India, Japonia, Lituania, Mexiko, Polonia, Portugal eta Suitzako hamalau zinema-ikaslek euren lanak aurkeztu eta proiektatuko dituzte irailaren 25etik 29ra, zinemagileen eskola magistraletara joango dira eta industriako profesionalekin topaketak egingo dituzte. Hautatutako lanetan hurbilketa formalak eta tematikoak gauzatzen eta fikziozko lanak eta ez-fikziozkoak jasotzen dira, indarkeriaren ondorioei, espazio publikoaren ikonografiei, utopia politikoei, genero-konbentzioei edo dolu-prozesuari buruzko begirada pertsonalez betiere.

Zehazki, hautatutako pelikulak 'Amma ki kathta' (Nehal Vyas, India), 'And the wind weeps', (Aulona Selmani, Suiza), 'Entre les autres' (Marie Falys, Belgika), Garstka ziemi (Izabela Zubrycka, Polonia), Kai aš buvau malalietka (Lituania), 'Las estatuas' (Mexiko), 'Lo que los árboles sueñan' (Alfonso de Angoitia, Mexiko), 'Merci por votre patience' (Herbehereak), 'Pirsas' (Kolonbia), 'Si Pogués sostenir-me com ho fan els arbres' (Espainia), 'Slimane' (Alemania), 'Sombras nada más' (Kolonbia – AEB) eta 'Tohiko' (Miharu Mori, Japonia) dira.

Nest The Mediapro Studio Saria Donostia Zinemaldiak eta Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak elkarlanean antolatzen dute mundu osoko zinema-eskoletako ikasleen lanak ezagutarazteko, oraineko eta etorkizuneko zinemagileak izaki. Lehen ekimena 2002an egin zen eta ordutik 1.000 zinemagile gaztetik gora hartu du parte, 70 film labur baino gehiago hautatu dira eta ehun bat eskola magistral eta elkarrizketez gain zinema-industriako profesionalekin

Film laburrak erakutsi eta preskribatzeko toki bat izateaz gain, Nest ikasleen, zinemagileen, industriako profesionalen eta ikus-entzuleen arteko topagunea ere bada: nola zinemari buruz elkarrizketan aritzea hala prestakuntzaren eta mundu profesionalaren arteko gurutzaketa faboratzea ahalbidetzen du Zinemaldiak gaitutako gune horrek.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Hamahiru film labur lehiatuko dira irailaren 25etik 29ra

Hamahiru film labur lehiatuko dira irailaren 25etik 29ra