Irudi indartsu batekin, sutan erretzen ari den semaforo batekin hasten da 'Ema'. Laranja, berde edo gorri behar lukeen semaforoa sugarren menpe kiskaltzen ikustea hipnotikoa da oso. Esan liteke film osoaren metafora-tzat har daitekeela lehenbiziko plano hori; ez zuzendaria ez protagonistak daude inoren oniritziaren zain aurrera egiteko. Jakinaren gainean gaude: konbentzioen kontra errebelatuko dira hortik aurrera, harreman ereduak irauliko dituzte, baina baita su-jaurtigailu batekin era guztietako objektuak kiskali ere, piromaniaren bidez katarsia lortzeko asmoz edo. Objektuekin bakarrik ez, euren bizitzekin eta ingurukoekin dira pertsonaiak zigortzaile eta autosuntsitzaile. Anariren kantuan legez, basoa adina maite baitugu sua. Zinematik irtendakoan, ezusteko galanta: bi morroi su-jaurtigailuekin kalean! (barka, ilusio optiko bat izan da… Dyson aspiragailuak iragartzen dituzten gazteak baino ez dira, itxuraz, 'Ghostbusters' filmetik ateratako bi mamu-ehiztari diruditen arren). Sarrerarik gabe geratu zarela? Epaimahaikide lanetan bisitan dugun Mariana Enriquez ipuingile apartaren bilduma hauxe gomendatzen dizut kaleko tenperaturari eusteko: 'Las cosas que perdimos en el fuego'.
Sutsu hasi baita sutsu Zinemaldia. Jean Seberg Joan D´Arc-ekoaren gisan erretzen ikustea aski ez eta, molotov koktela jaurtitzear den banlieu paristarreko gazte batekin amaitzen da 'Les Misérables' lehergarria, Frantziak Munduko Futbol Txapelketa irabazi osteko ospakizunekin abiatzen dena. Tabernan marsellesa abesten dute hiritar guztiek senidetasunez, harro eta fier: «Aux armes, citoyens! Formez vos bataillons!/ Marchons, marchons/ Qu'un sang impur abreuve nos sillons!». Entzuten dudanero ezinago bortitz suertatzen zait soroetako ildoak etsaiaren odol zikinaz blaitzeko deia egiten duen ereserki guduzale horretako hitzen ukiezintasuna.
Udako kantua udakoa da, baina ereserkiak betirako dira, nonbait. Politikoki zuzenak izan beharretik libre dauden gauzak badira oraindik, n'est-ce pas?
Zinemaldian
- Costa Gavras: «Es un honor recibir este premio»
- Costa-Gavras, el maestro del cine político
- 'Patria' desvela sus primeras imágenes
- Alejandro Amenábar: «Aún tenemos un problema con nuestra identidad»
- Eva Green: «El amor es un vínculo invisible que permite afrontar una separación»
- La alfombra roja. La astronauta feliz y dos rebeldes octogenarios
- Josefina Molina recibe el Premio Nacional de Cinematografía 2019
- El cine más sinfónico cautivó en el Velódromo
- Un paraguas rojo y nuestra 'Guerra y paz', por Mitxel Ezquiaga
- Eva Green, Antonio de la Torre... ¿qué famosos llegaron el sábado al Zinemaldia?
- Onomatopeya de un bofetón, por Alberto Moyano
- Aflorar a la superficie, por Mikel G. Gurpegui
- ¿Qué esperan los donostiarras del Festival de Cine?
- ¿Cuánto sabes del Festival de Cine de San Sebastián?
-