Borrar
Eneko Barberena idazleak 2023ko deialdiko lehen saria eskuratu zuen.

Txillardegi-Hausnartu soziolinguistika sarien deialdia, abian

Euskal soziolinguistikaren ikertzaileen lana bultzatzea eta ikertzaile berriak eremu honetara biltzea bilatzen du

DV

Viernes, 7 de junio 2024, 12:11

Euskal soziolinguistikaren ikertzaileen lana bultzatzea eta ikertzaile berriak eremu honetara biltzea bilatzen duen Txillardegi-Hausnartu soziolinguistika sarien XVII. edizioaren deialdia zabaldu dute Soziolinguistika Klusterrak eta Euskal Herriko Unibertsitateak eta hausnarketa eta ikerketa lanak aurkezteko epea irailaren 16an itxiko da.

Euskararen soziolinguistika arloko ikerketa zein hausnarketa lanak aurkez daitezke sarietara, betiere oinarri zientifikoa dutenak edota zientzian oinarritutako hausnarketak proposatzen dituztenak izanik. Diziplina desberdinetatik proposatutako lanak izan daitezke gainera; soziologiatik, hizkuntzalaritzatik, zientzia politikoetatik, psikologiatik, antropologiatik edo komunikazio-zientzietatik, besteak beste.

Lehen sariak 2.000 euro eta Jose Luis Zumetaren litografia bat jasoko ditu eta bigarren eta hirugarren sariek 1.300 eta 1.000 euro, hurrenez hurren.

2023ko deialdian Eneko Barberena idazleak eskuratu zuen multinazionalen hizkuntza politika egokirako gakoen gaineko proposamenarekin; bigarrena jaso zuen Garikoitz Goikoetxeak azken datu soziolinguistikoen arabera euskararen geografia berria proposatzen zuen lanagatik; eta, azkenik, Jone Miren Hernandez eta Marta Luxanentzat izango da hirugarrena, generoak hiztunen kategorizazioan eta errepresentazioan duen eraginari buruzko lanagatik.

2008. urtean sortu zenetik, lehiaketaren helburu nagusia euskal soziolinguistika teorikoaren eta metodologikoaren garapena eta berrikuntza da.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Txillardegi-Hausnartu soziolinguistika sarien deialdia, abian

Txillardegi-Hausnartu soziolinguistika sarien deialdia, abian