Borrar
Eneko Barberena idazlea.
Txillardegi-Hausnartu soziolinguistika saria

Eneko Barberenaren multinazionalen hizkuntza-politikarako gida saritu dute

Txillardegi-Hausnartu soziolinguistika saria eskuratu du idazleak eta abenduaren 14an izango da sari-banaketa

J. Agirre

Miércoles, 6 de diciembre 2023, 13:23

Eneko Barberena idazleak eskuratu du Txillardegi-Hausnartu Soziolinguistika Sarien 2022ko edizio saria eta honekin datozen 2.000 euroak beretzako izango dira. Sari banaketa abenduaren 14an egingo da Donostian, UPV/EHUren Karlos Santamaria Liburutegiko Txillardegi Aretoan.

Multinazionalen hizkuntza politika egokirako gakoen gaineko lana proposatu du, testuan dioen bezala «gezurra badirudi ere hainbat eta hainbat kasutan» ez delako ondo egiten eta «horrek eragin kaltegarriak ekarri ahal dizkie enpresei». Ildo horretan, gidaren baitan «hizkuntza aniztasuna kudeatu beharreko zerbait da, berariaz eta era gardenean», defendatzen du.

Besteak beste, konplexutasun handiko egoerak «konpainia osoa aintzat hartuko duen hizkuntza politika on bat» edo «hizkuntza aniztasun testuinguruan Lingua franca baten ezarpen esplizitua» eskatzen duela azaltzen du.

Bigarren saria Garikoitz Goikoetxeak jasoko du, azken datu soziolinguistikoen arabera euskararen geografia berria proposatzen duen lanagatik. Eta, azkenik, Jone Miren Hernandez eta Marta Luxanentzat izango da hirugarrena, generoak hiztunen kategorizazioan eta errepresentazioan duen eraginari buruzko lanagatik. 1.300 eta 1.000 euro jasoko dituzte, hurrenez hurren.

Txillardegi-Hausnartu Soziolinguistika Sariak

2008. urtean sortu zenetik, lehiaketaren helburu nagusia euskal soziolinguistika teorikoaren eta metodologikoaren garapena eta berrikuntza da. Euskal soziolinguistikaren ikertzaileen lana bultzatzea eta ikertzaile berriak eremu honetara biltzea bilatzen da. Euskararen soziolinguistika arloko ikerketa zein hausnarketa lanak aurkez daitezke sarietara, betiere oinarri zientifikoa dutenak edota zientzian oinarritutako hausnarketak proposatzen dituztenak izanik. Diziplina desberdinetatik proposatutako lanak izan daitezke gainera; soziologiatik, hizkuntzalaritzatik, zientzia politikoetatik, psikologiatik, antropologiatik edo komunikazio-zientzietatik, besteak beste.

Txillardegi – Hausnartu Soziolinguistika Sariak izenarekin, Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi euskal soziolinguista handia omendu nahi da, euskararen inguruko ezagutza soziolinguistikoa eraikitzen egin zuen lanagatik.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Eneko Barberenaren multinazionalen hizkuntza-politikarako gida saritu dute

Eneko Barberenaren multinazionalen hizkuntza-politikarako gida saritu dute