Borrar
Ane Zuazubiskar kazetariak aurkeztuko du Zulora saioa. EITB

'Zulora', Gaztearen YouTubean emitituko den eztabaida-saioa

Ane Zuazubiskar kazetariak aurkeztuko du eta lehen saioa irailaren 30ean estreinatuko da

DV

Ostirala, 24 iraila 2021, 17:21

Comenta

Bogan dauden gaiak lantzeko eta hauei buruzko zeresana duten hiru gazte elkartuko dituen eztabaida-saioa. Horixe da Zulora, Gazteak aurkeztu duen azken proiektua eta Ane Zuazubiskar kazetariak aurkeztuko duena. Proiektu digital honen lehen atala irailaren 30ean estreinatuko da 22:00etatik aurrera Gaztearen YouTube kanalean eta matxismoa sarean titulupean, Maialen Arteaga kazetaria, Marina Landa musikari eta ikerlaria eta Irati Erauskin psikologoa emakume gazteek sare sozialetan sufritzen dituzten jarrera matxistez arituko dira. Aditu gisa, Estibaliz Linares ikerlaria izango dute gonbidatu.

Saioaren muina solasaldia izango bada ere bakoitzean, kezkak, galderak, hausnarketak zein bizipenak konpartitzeko, beste atal batzuk ere izango ditu: Zulotik at (Julen Portillo tiktoker eta umoregileak saioan jorratzen diren gaiei buruz arituko da kaletik), Hesteetatik larri (gaiari lotutako animazio esketx laburra) eta Bota! (landuko den gaiari buruzko aditu baten ikuspuntua).

Atal bakoitzak 30 minutu inguruko iraupena izango du eta zuzenean Gaztearen YouTube kanalean ikusteaz gain, saioa entzun nahi duenak EITBPodkasten entzuteko aukera izango du. Eta baita eitb.eus webgunean ere.

Lehen denboraldiak sei atal izango ditu eta atal berriak bi asterik behin izango dira ikusgai.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Zulora', Gaztearen YouTubean emitituko den eztabaida-saioa

'Zulora', Gaztearen YouTubean emitituko den eztabaida-saioa