Borrar
Elhuyar

Teknopolis saioaren denboraldi berria, larunbatean

Ohiko ordutegian itzuliko da zientzia eta teknologiari buruzko programa: larunbatetan 13:30ean ETB1en eta igandeetan ETB2n, ordu berean

Jon Agirre

Donostia

Asteazkena, 22 iraila 2021, 15:12

Comenta

«Ikusleen jakin-mina asetzeko prest» itzuliko da zientzia eta teknologiari buruzko Teknopolis saioa, aurreko denboraldien ordutegi bera mantenduz. Azken denboraldia koronabirusaren pandemiak «baldintzatu» du eta osasun-krisiaren nondik norakoak publiko orokorrari azaltzeko erronkari lehen pertsonan erantzuteko apustua egin du saioak. Orain, Astero Iñaki Leturia Yurritak gidatutako eta Nagore Rementeria Argotek eta Leturiak berak zuzendutako 30 minutuko programan beste hainbat gai landuko dira. «Zientzia, ikerketa eta berrikuntza gelditu ez diren seinale, ez eta gai horiek komunikatzeko beharra ere». Noski, Covid-19a ez da alde batera utziko.

Mondragon Unibertsitatean egindako aurkezpenean Leturiak «Teknopolisen gertutasuna, zorroztasuna eta zehaztasuna» nabarmendu ditu. Ibilbide luzeak –jada 24. denboraldia da– eskarmentu eman die «zientzia-gaiak modu interesgarri eta entretenigarrian» azaltzeko. Prentsaurrekoan, lantzen ari diren gaietako batzuen berri eman dute, hala nola itsaslabarren azterketa droneen bidez, elikadura osasungarriaren eta jasangarriaren arteko oreka zaila, armiarma-sareak, argindarraren prezioaren gorabeherak edo mikrotxipen krisia.

Jon Abril Olaetxea Elhuyarreko koordinatzaile nagusiak, bestalde, esan du Teknopolis komunitate zientifikoaren bozgorailua dela: «Euskal Herriko zein mundu zabaleko berrikuntza, teknologia eta zientzia-albisteak ekarriko dizkigu, beste urte batez, Teknopolisek etxera. Eta inoiz baino gehiago izan nahi dugu komunitate zientifiko horren bozgorailu; egiten dutena modu dibulgatiboan zabaltzen, euren beharra nabarmentzen, ikuspegi etikoan eta kritikoan sakonduz eta zientzia-politiketan eragiteko beharra agerian utziz».

Aste-bukaera honetan abiatuko da, larunbatetan 15:00etan ETB1n eta igandetan 13:30ean ETB2n. Hurrengo astetik aurrera, berriz, Teknopolis bere ohiko ordutegira itzuliko da: larunbatetan 13:30ean ETB1en eta igandeetan ETB2n, ordu berean.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Teknopolis saioaren denboraldi berria, larunbatean

Teknopolis saioaren denboraldi berria, larunbatean