Borrar
EITBren erredakzioa, Bilbon.

Ia 700 profesional erakarri dituzte EITBren lan-poltsek

Telebista eta irratiko albiste eta kiroletako erredaktore eta lokutore lanpostuetarako egin zen deialdia

Asteazkena, 14 uztaila 2021, 09:41

Comenta

694 profesionalek eman dute izena EITBk deitutako lan-poltsen hautaketa prozesuetara. Kasu honetan, Euskal Telebistako albistegi eta kiroletako erredaktoreentzako eta Eusko Irratiko albiste eta kiroletako erredaktore eta esatarientzako lau lan-poltsen aukeraketa prozesuak ireki dira aldi baterako kontratazio beharrak betetzeko helburuarekin. Izena emateko epea joan den astean itxi zen, eta parte-hartze handia nabarmendu du EITBk.

Prozesuaren hurrengo fasean, hizkuntza probari eta proba teknikoari aurre egingo diete hautagaiek. Azkeneko proba hau derrigorrezkoa eta kanporatzailea izango da eta deialdi bakoitzaren ezaugarriei lotuta, hautagaien gaitasunak neurtzeko balioko du. Probak gainditu ostean lan poltsara sartuko diren hautagaiek aldi baterako kontratazioan lehentasuna izango dute.

Ohar baten bidez adierazi duenez, «EITB ikus-entzunezko taldeak profesional onenak erakarri nahi ditu bere hedabideetan lan egitera. Zerbitzu publikoko izaerarekin, bere langileen profesionaltasuna jartzen du oinarri bezala kalitatezko eta egiazkotasuneko irizpideekin egindako telebista eta irratiko eskaintza osatzeko».

Aldi bereko langileak lan-poltsan sartzea arautzen duen erregulazioak bi helburu ditu: «Alde batetik, erakundea sortzeko Legean jasota dauden publizitate- eta merezimendu-printzipioak bermatzea. Horretarako, EITBn kontratatzen diren aldi baterako langile guztientzako poltsa ordenatu bat ezarri behar da. Eta bestetik, dagoen lan-poltsa handitzea, dauden beharrak asetzeko». EITBn lan egiten duten langileei eta kanpoko profesionalei zuzendutako deialdia izan da.

Lan-poltsa honetan sartzeko probei buruzko informazio guztia, epeak eta baldintzak, eta hautaketa-prozesuaren garapenari buruzko datu guztiak EITBren webgune korporatiboan argitaratuko dira.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ia 700 profesional erakarri dituzte EITBren lan-poltsek

Ia 700 profesional erakarri dituzte EITBren lan-poltsek