Borrar
Lujanbio, Labaka eta Alberdi bertsolariak Bertsozale

2020. urteko bertsoaldi onenen bilduma osatu dute

Horiek ekarriko dituzte asteburu honetako 'Hitzetik Hortzera' programara

DV

Donostia

Astelehena, 11 urtarrila 2021, 11:22

Comenta

Guztion gogoan iltzatuta geratuko da luzaroan 2020a. Kultur mundua eta bertsolaritza ere korapilatu ditu COVID-19ak. Hala ere, bertsoaldi aipagarriak egin ahal izan ziren, eta horiek ekarriko dituzte gogora 'Hitzetik Hortzera'-n, asteburuan.

Urteko lehen bi hilabeteetan saioak normaltausnez egin ziren; urteroko neguko otorduak antolatu ziren bertsoen bueltan. Urte hasierako Oiartzungo, Lasarte-Oriako, Bilboko, Senpereko, Arrasateko, Legazpiko eta Irungo saioetara egingo dute jauzi.

Ondoren, konfinamendua iristearekin batera, kultur agendetako bertso saio guztiak bertan behera geratu ziren; eta bertsolaritza ere online formatura egokitu zen. Hasieran, Internet bidezko saioak antolatu zituzten hainbat eskola eta eragilek, eta, geroago, Bertsozale Elkarteak aurrez aurreko publikorik gabeko zenbait saio antolatu zituen, streaming bidez eskaini zirenak.

Ekainean amaitu zen itxialdia, eta plaza pixkanaka hasi zen betetzen. Geroztik, neurriak aldatzen joan dira, eta aretoetako tokiak mugatuta, distantzia zainduta eta musukoekin agurtu du bertsolaritzak ere urtea. Mungiako Kopla Barik zirkuituko azken saioa eta Bergaran urri amaieran eginikoa gogoratuko dituzte, adibidez.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 2020. urteko bertsoaldi onenen bilduma osatu dute

2020. urteko bertsoaldi onenen bilduma osatu dute