'Oscarra Oscarrentzat', datorren astean Donostian
Abuztuak 15etik 18ra estreinatuko dute obraren euskarazko bertsioa
Hollywood-eko izar eta sari artean dena ez delako urre, Zine Akademiako sariak, Oscar preziatuak banatzen direneko gau magikoan umorea eta hausnarketa uztartzen dituen 'Oscarra Oscarrentzat' antzezlana aurkezteko du datorren astean Antzoki Zaharrean (Donostia) Txalok. Iaz plazaratutako gaztelaniazko lanaren euskarazko bertsioa da eta abenduaren 15etik 18ra oholtzan izango dira Ane Gabarain, Mikel Laskurain, Oihana Maritorena eta Jon Plazaola.
'Oscarra Óscarrentzat'
-
Datak: abuztuaren 15etik 18ra 20:00etan.
-
Non: Antzoki Zaharra (Donostia).
-
Prezioa: 20 eta 26 € artean.
-
Aktoreak: Ane Gabarain, Mikel Laskurain, Oihana Maritorena, Jon Plazaola.
-
Zuzendaritza eta testua: Mario Hernández.
-
Ekoizpena: LaMandanga Producciones, Txalo Produkzioak.
Óscar Manzano zine zuzendari gaztea Laburmetrai onenaren sailean izendatu dute sari garrantzitsu hauetan eta zinearen hirira iritsi da Guillermo Barrientos Kultura ministroa eta Irene Navarro Ogasun ministroarekin batera, batek daki zergatik. Batek jakingo du, Oscarrek ez behintzat. Bi politikariek ezin dute elkar ikusi ere egin, eztabaida eta matrakan dihardute etengabe Oscarren kalterako eta zeremonia hasteko ordu gutxi falta direla hori da panorama. Oscarrek ustekabeko bisita ere izango du; Pauline izeneko neska misteriotsu batena, sari banaketan eta alfonbra gorrian bere neska-lagunaren plantak egin ditzan.
Orkestrarik desafinatuena ere ondo utziko luken laukote honek euren bizitzako gaurik zoroenetakoa igaroko du motel txiki horretan, Zeremoniaren aurretikoak eta ondorengoak banatzen dituen ordu eta erdiko komedia honetan. Bilatu gabe elkar aurkituz, gorrotatuz, maitatuz eta mila gauza gehiago biziz. Guztiak batzen dituen marko baten barruan, hori bai. Ametsak, euren ametsak, eta haiek betetzeko atzean zer uzteko gai ote diren.