Borrar

Verde Pratok 'Adoretua' diskoa aurkeztuko du ostiral honetan Dabadaban

Aurrez, 20:30ean, Telmo Trenor produktore donostiarrak irekiko du emanaldia Northasuna saxofonistarekin batera

Jon Agirre

Donostia

Osteguna, 13 apirila 2023, 11:59

Comenta

Verde Pratok 'Adoretua' (PlanB-rec) diskoa aurkeztuko du ostiral honetan Dabadaban, iraupen luzeko bere bigarren lana. Ana Arsuaga tolosarrak, Verde Prato izen artistikoa defendatzen duenak, martxoan eskaini behar zuen zuzenekoa, baina osasun arrazoiengatik bertan behera utzi behar izan zuen.

Zazpi kantuz osatutako diskoan instrumentazio bakun eta finaren gainetik Arsuagaren ahotsa nabarmentzen da. Horren adibide argia da 'Izar baten begitazioa' erakargarri eta delikatua, «oso minimala elementuei» dagokienez eta bertan «sentipen guztiak» islatuz, aurkezpenean adierazi zuen bezala. Bere «musika-proiektu orokorrean» ahotsa tresna bat dela azaldu zuen, «tresna bat, nolabait esateko, asko interesatzen zaidana, oso sentibera».

Kontzertua

  • Kartela: Verde Prato eta Telmo Trenor ft. Northasuna.

  • Lekua: Dabadaba.

  • Eguna eta ordua: Ostirala, 20:30ean.

  • Sarrerak: 12 eta 15 euro.

Aurrez argitaratu zuen 'Kondaira eder hura' lanarekin alderatuta «argitsuagoa» da, oinarri dantzagarriagoekin eta «ez hain kontzeptuala». Berau definitzeko adore eta ausardia hitzak aukeratu zituen, «niretzat zentzu handia duelako. Hori da eszenatokira bakarrik igotzen ikasi dudana eta konfiantza hartzeko balio izan didana. Sortzeko eta neure burua serioski hartzeko ere balio izan dit. Bestalde, hitza bera polita iruditzen zitzaidan».

Aurrez Telmo Trenor produktore donostiarrak irekiko du emanaldia Northasuna saxofonistarekin batera. 20:30ean hasita 'Z8rtziko' lana eskainiko dute, jazzaren, Hip-hoparen eta euskal musikaren eragina duten kantez osatutako diskoa.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Verde Pratok 'Adoretua' diskoa aurkeztuko du ostiral honetan Dabadaban

Verde Pratok 'Adoretua' diskoa aurkeztuko du ostiral honetan Dabadaban