

Secciones
Servicios
Destacamos
Jueves, 25 de noviembre 2021
25. urteurrenaren atarian, Mikel Urdangarinek bere lehen diskoa berreskuratu eta berriz argitaratzeko prestatu du. 'Haitzetan. 1997-2022' albuma da lan horren emaitza. Ostiral honetan, Album berria ostiral honetan, azaroren 26an, jarriko da salgai eta Durangoko Azokan *Zart kolektiboaren stand-eko nobedadeetako bat izango da. Urdangarin bera kide duen artista talde hori izan da, hain zuzen ere, abeslari zornotzarraren lan ezagunenetako baten berrargitalpen eta bermasterizazioaren arduraduna.
Urdangarinek mende laurden hau ospatu nahi izan du bere kanta aipagarrienen errepasoa eginez, baita orain arte argitaratu gabeko abesti batekin ere. 'Su ñimiño bat' da abesti hori. Singlea urrian grabatu zen zuzenean Bilboko Kafe Antzokian eta hilabete honen hasieran aurkeztu zen bideoklipa, 'Haitzetan' diskoaren berrargitalpenaren aurrerapen gisa. Nabarmendu dutenez, «kanta berezia da oso», eta bertan artista bizkaitarra bere bandarekin agertzen da, urte hauetan guztietan izan duen bilakaeraren adibide moduan. Bertan ere, bere sentimendu intimoetako batzuk adierazi ditu: bere ibilbidean hainbeste adiz sentitu duen berez «irreala» den bakardadearen sentsazioa islatu du Mikelek.
Alain Urrutiak diseinatu du disko berria. Margolari bizakaitarra *Zart taldeko kidea da, Rafa Rueda, Iker Lauroba, Elizabeth Macklin eta Maite Larburu artistekin batera, besteak beste. Gaizka Peñafielek Kafe Antzokian 'Su ñimiño bat' grabatu zenean ateratako hainbat argazki erabili ditu.
'Haitzetan. 1997-2022', beraz, «benetako altxorra da Urdangarinen jarraitzaileentzat eta musikazaleentzat, baita abeslariaren abesti mitiko eta ezagunekin gozatu nahi duen ororentzat ere». Diskoak, gainera, ongi etorria emango dio «Mikel Urdangarinen ibilbide musikalaren 25. urteurrenarekin zerikusia duten hitzordu bereziez betetako urteari».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El enigma de las plantas de tequila en la 'Catedral del vino' de Cigales
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.