Borrar
30s40s50s taldea

Musika sortzea sortze hutsaren plazeragatik

30s40s50s taldeak harrabots handia lortu du online munduan apenas euren daturik eman gabe, aurrez Daft Punk, Cro edo Siak egin bezala

IKER MENDIa

Ostirala, 20 urtarrila 2023, 14:09

Comenta

Nor dira 30s40s50s taldeko kideak? Erantzunik gabeko galdera da, bolo-bolo dabilena eta taldeak berak ere sustatu duena. Euren sare sozialen bitartez ere gauza gutxi azaldu dituzte, baina lortutako harrabotsa ez da nolanahikoa izan. «Milioitik gora jarraitzaile ditugu, berrogei sari baino gehiago jaso ditugu, bi milioi pertsona baina gehiagok entzuten gaituztestreaming plataforma ezberdinetan, mila kontzertu baina gehiago eman ditugu, 150 diska baina gehiago dauzkagu kaleratuta, mila abesti baino gehiago idatzi ditugu eta ia bi milioi eta erdi diska saldu ditugu». Brometan ariko direla pentsa lezake batek euren sareetako datuak ikusirik bat ez datozela. Beti, noski, ez badira ari kide bakoitzak aurrez izan duen ibilbideaz. Zalantza hor geratuko da, behintzat, otsaila hasiera arte.

Euren motorra «musika sortzea» da berau «sortze hutsagatik», hiru taldekideek azaltzen duten bezala. Barnean duten gogoari erantzun nahi diote eta, diotenez, ez dute buruan behin kanta izandakoan ez nork entzungo duen ezta noiz edo nola entzungo duen ere. «Konposatzea, grabatzea, jolastea eta soinuak arakatzea», horixe da bilatzen dutena.

Bide horretan elkarrekin esperimentatzeko 12 eguneko sormen-prozesua izan dute azken asteotan. Bolada oso emankorra izan da, egun horietatik 12 gai sortu baitituzte. Hori bai, oraindik ez dute argi emaitza argitara aterako den ala ez. 90eko hamarkadan inspiratu ziren, eta horrek gitarra elektrikoak eta distortsioa sintesiekin nahastera eta gaur egungoak programatzera eraman zituen. «Soinu freskoa», euren hitzetan, eta hainbat talderen eraginarekin: Nirvana Bowie, Garbage, Paramor edo Radiohead.

Eurek aipatu dituzten zenbaki horiei esker SanSanFestival 2023 ekimenean izango dira, besteak beste, Alizzz, Cariño o Delaporte artistekin. Hori apirilaren 6, 7 eta 8an izango da. Aurrez, otsailaren 2an, Madrilen zita dute. Eta hantxe argi daiteke lehen zalantza, eta ez da makala: zein dira kideak? Baliteke bertan erakustea lehen aldiz euren aurpegia, orain arte estalita izan baitute promozio argazkietan, grabatutako bideoetan zein sare sozialen bitartez zabaldutako irudietan.

Ez da egiten duen lehen talde edo artista, noski. Hor daude, besteak beste, Daft Punk, Cro edo Sia.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Musika sortzea sortze hutsaren plazeragatik

30s40s50s taldea: Musika sortzea sortze hutsaren plazeragatik