Miruaren 'Gazte eta Lorios' ikuskizuna, martxoan Donostian
Hirukote tolosarrak formatu berezia aurkeztuko du 6an Donostiako Antzoki Zaharrean eta maiatzaren 7an Bilboko Kafe Antzokian
J. Agirre
Larunbata, 6 abendua 2025, 17:08
Mirua hirukote tolosarrak formatu bereziko 'Gazte eta Lorios' ikuskizunaren datak iragarri ditu, oraingoz bi 2026an, martxoaren 6an Donostiako Antzoki Zaharrean eta maiatzaren 7an Bilboko Kafe Antzokian. «Musika zein ikus-entzunezko osagai berriak izango dituzte, gure eszenaratzea haratago eramanez», iragarri dute. Bi zuzenekoetarako sarrerak jada salgai dira lasttour.org webgunean.
Egunotan, gainera, albiste dira Durangoko Azokak ohiko programaziotik harago joan eta gazteentzako eskaintza berezia bideratzeko asmoan zuzenekoa eskainiko baitu. Gauez. Plateruenan izango da 23:30etik aurrera Naxkerrekin batera. Horretaz gain Oso Politaren postuan izango da (Musikaren plaza 073)
Biraren izenak pixuko esanahia dauka: 'Gazte eta Lorios' esaldiak euskal abesti tradizional bati egiten dio erreferentzia -Gazte naiz eta Lorios-, gaztetasuna, indarra eta loraldia irudikatuz. Aditzera emandako asmo garbi bat da: bizitasunari, sustraiei eta etorkizun partekatu bati egindako kantua. «Miruenea inoiz baino urrunago eramateko asmoa dugu: iragana ohoratuz eta biharkoari beldurrik gabe begiratuz ospatzeko unea da»
'Gazte eta Lorios' izenpean aurkeztutako emanaldi hauek martxoaren 6an Donostian (Antzoki Zaharra) eta maiatzaren 7an Bilbon (Kafe Antzokia) izango dira. Miruak musikari gehiago, kolaborazio bereziak eta dantzariak izango ditu oholtza gainean, eta arreta berezia eskainiko diote ikuskizunaren alde narratiboari, Miruaren kontzertuaren formatua gorenera eramanez. Bi zuzenekoetarako sarrerak jada salgai dira lasttour.org webgunean.