Borrar

MICE, Olaia Inziarte, Ødei eta Parabellum aukeratu dituzte 'Artistas en Ruta' zirkuiturako

2023ko irailetik abendura zuzeneko kontzertuak eskainiko dituzte lauek

Jon Agirre

Donostia

Asteartea, 11 apirila 2023, 13:56

Comenta

MICE, Olaia Inziarte, Ødei eta Parabellum euskal musika taldeak izan dira IE erakundeak (Entidad de Gestión de los Artistas Intérpretes o Ejecutantes de la música) antolatzen duen 'Artistas en Ruta' zirkuiturako hautatuak eta, era horretan, 2023ko irailetik abendura zuzeneko kontzertuak eskainiko dituzte.

MICE Miren Narbaiza Martiartuk 'Napoka Iria' taldean hainbat urtez aritu ondoren 2017an abiatu zuen bakarkako proiektua da. Jada, hiru disko kaleratu ditu: 'MICE' (2017, 'Zilar Printzak' (2019) eta 'Lautada' (2022) eta hiruetan ahotsa instrumentu gisa erabiltzen du. Gainera, kantuaren beraren sorkuntza, eredu eta soinu beretan ez erortzeko ahaleginean, grinatsua da. Bere azken lanak soinu rockeroen eta esperimentalagoen artean eramaten du entzulea.

Olaia Inziarte nafarrak 2022an abiatu zuen ibilbide musikala 'Lehengo Lepotikan Burua' lanarekin. Beti egon izan da musikari erabat lotuta, influentzia zahar eta garaikideak jaso ditu. Iker Lauroba eta Chica Sobresaltorekin batera ere aritzen da, teklatu eta koroetan.

Ødei (Odei Barroso) bertsolari eta raperoa da. 2zio taldearekin hiru disko kaleratu eta taldea desegin ondoren, bakarkako ibilbideari ekin dio. Azken lana 'Terapia', iaz kaleratu zuen eta aro berri baten abiapuntua markatzen du, ez baitu batere antzik aurretik plazaratutako lanekin. Trap eta drill erritmika eta soinu-estetika berrirekin raperoa izatetik bere buruarentzako musika ekoizle izatera ere bilakatu da, berak eta Jo Olaskuagak osatzen duten Alkimia Prod izenpean.

Parabellum 80ko hamarkadan sortutako Punk-Rock taldea da. 90. hamarkadako rock talde esanguratsuenetako bat izan zen Barakaldoko banda, eta hainbat urte geldirik egon ostean, 2022an kaleratu zuten haien azken lana 'El grito del hambre' (2022). Egun Josu Korkostegi (ahots nagusia eta bateria), Lino Prieto (baxua eta azpi-ahotsak), Pedro de la Osa (gitarra eta azpi-ahotsak) eta Iñaki Setien (gitarra) dira Parabellum.

Proiektu honen helburua talentu berria publikoari hurbiltzea da eta aurreko deialdietan hainbat euskal talde edo bakarlari, Dupla, Idoia, Amak, Bulego, Ezpalak, Lukiek, Verde Prato edo Neomak, besteak beste izan dira 'Artistas en Ruta' programan.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco MICE, Olaia Inziarte, Ødei eta Parabellum aukeratu dituzte 'Artistas en Ruta' zirkuiturako

MICE, Olaia Inziarte, Ødei eta Parabellum aukeratu dituzte 'Artistas en Ruta' zirkuiturako