Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Joxemari Sors, Sara Zozaya, Ines Osinaga eta Jon Eskisabel, astearte honetan Donostian. elkar

'Itsasoa da bide bakarra' proiektua garatuko du Ines Osinagak Joseba Jaka bekaren laguntzaz

Musikaren eta hamar emakumeren istorioen bidez, «Kubako kultura, historia eta gizartea hobeto ezagutzeko aukera emango du»

m. imaz

Asteartea, 5 apirila 2022, 15:57

Comenta

Ines Osinaga musikari eta kantari arrasatearrak 'Itsasoa da bide bakarra' proiektua garatu ahal izango du Elkar Fundazioak ematen duen Joseba Jaka bekaren laguntzarekin. Epaimahaiaren erabakia astearte honetan eman da jakitera, eta beka maiatzean jasoko du, Elkar Sariak banatzeko ekitaldian. Osinagak 10.000 euro jasoko ditu (5.000 sormenerako eta gainerakoa Elkar estudioko orduetan) eta urtebeteko epea izango diskoa grabatzeko.

Joana Barbier, Sara Zozaya Apalategi eta Jon Eskisabel Urtuzaga epaimahaiko kideek 'Itsasoa da bide bakarra' proiektua hobetsi dute jaso diren 18en artean, «proiektu bizia» delako, «aldez aurretik itxita ez dagoena, sormen prozesuko unean uneko bizipenek, gertaerek eta esperientziek forma eman eta edukiz osatuko dutena».

Proiektua «anbiziotsua eta artistikoki interesgarria» iruditu zaie, «duela zortzi urte argitaratutako Gosariak diskoarekin joan-etorriko bidaia edo harreman dialektikoa» planteatzen duena, «disko hartako kantuak testuinguru ezberdin batean birsortu eta berrinterpretatzea proposatzen duelako». Horiei gehitu behar zaizkie «proiektuaren garapen prozesuan zehar sortu eta grabatutako» hamar kanta berri.

Aitortza garrantzitsua

Diskoa ez da, baina, proiektuaren xede bakarra. Egitasmoa diskoan gauzatuko bada ere, 'Itsasoa da bide bakarra' proiektu zabalagoa da, eta «Kubako kultura, historia eta gizartea hobeto ezagutzeko aukera emango duelako hamar emakumeren istorioen bidez». Izan ere, emakumeek garrantzi handia dute proiektuan: «Proiektuaren sortzailea, abesti berrien protagonistak eta diskoan parte hartuko duten musikariak emakumeak dira».

Ines Osinagak berak eman du bekaren laguntzaz landuko duen proiektuaren berri, azpimarratuz sariak sormen prozesuan bultzada handia emango diola. «Sormen prozesua ez da erraza izaten, batzuk uste dute bapateko kontua izaten dela eta ez da hala. Zailtasun eta krisialdi asko izaten da tartean; emaitza ona lortzeko aurretik hamar zirriborro zaborretara bota behar izaten ditut nik behintzat. Zentzu horretan, beka honek ematen didan aitortza oso garrantzitsua da niretzat».

Hiru zati

Proiektuak hiru zati dituela aurreratu du. Lehena, ikerketa eta sormen lanerako izango da; bigarrena, materiala lantzeko erabiliko du, eta honen ondoren diskoaren A eta B aldeak aterako dira. Lehen zatia Kuban garatu du, Habanan egin duen egonaldian «emakume musikari asko eta oso interesgarriak ezagutzeko aukera» izan baitu. Bertatik jasotzen ari den kolaborazio eta bertsioekin osatzen joango da lana, alegia.

Elkar Fundazioko lehendakaria den Joxemari Sors-ek gogoratu duenez, birpentsatzeko baliatu zuten etenaldi baten ostean, 2016an jarri zen Joseba Jaka beka berriro martxan, eta orduan erabaki zen sormen beka izatea eta deialdi bakoitzean erabakitzea zein kultur adierazpidetarako sormena lagunduko den. Aurreko ekitaldietan literatura eta antzerki sormenerako izan da beka eta aurtengo deialdia musika proiektuak laguntzeko izan da.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Itsasoa da bide bakarra' proiektua garatuko du Ines Osinagak Joseba Jaka bekaren laguntzaz

'Itsasoa da bide bakarra' proiektua garatuko du Ines Osinagak Joseba Jaka bekaren laguntzaz