Borrar

Haize izango da bihar Miramongo Matinéearen protagonista

Ganbera-musika ziklo denboraldiko zazpigarren hitzordua izango da

Ostirala, 13 urtarrila 2023, 12:15

Comenta

Larunbat honetakoa Euskadiko Orkestraren ganbera-musika ziklo denboraldiko zazpigarren hitzordua izango da. Bertan, Haize ganbera-taldeak 'Bidaia denboran barrena' izeneko kontzertua eskainiko du, Haydn, Farkas, Grieg, Bizet eta Curtisen obrekin. Taldeko kide guztiak orkestrako musikariak dira: Hélène Billard-Alirol (flauta), Pascal Laffont (oboea), Luis Camara (klarinetea), François Proud (fagota) eta Jean-Luc Casteret (tronpa).

Kontzertuaren izaera folkloriko europarrarekin jarraitzeko, Edvard Griegen Norvegiako Dantzen eskutik eremu nordikoetan barrena ibiliko da ostean. 1896 urte inguruan konposatu eta 1897an argitaratu ziren, eta beren inspirazioa Ludvig Mathias Lindemanek bildutako Norvegiako doinu herrikoietatik dator. Ondoren, boskoteak Georges Bizet konpositore frantziarraren Carmen opera ezagunaren zati batzuk interpretatuko ditu. Obra hau 1875eko martxoan estreinatu zen Pariseko Opéra-Comique Antzoki Nazionalean, eta hasiera batean porrot handia izan zuen arren, gaur egun oso preziatua da. Ganbera-formatuan, Haizek opera honen zati batzuk interpretatuko ditu.

Kontzertuari amaiera emateko boskoteak Europa atzean utzi eta itsasoz bestaldera egingo du, oraindik bizirik eta jardunean jarraitzen duen egile bakarraren eskutik: Mike Curtis estatubatuarra, eta bere lanik ezagunena, A Klezmer Wedding.

Sarrera solteak (11 euro) salgai daude euskadikoorkestra.eus webgunean eta Kursaal Auditoriumeko leihatilan. Gainera, leku librerik geratuko balitz, orkestraren egoitzako leihatilan bertan eros ahal izango lirateke kontzertuaren egunean. Matinéetara abonatuentzako doako autobus-zerbitzua eskaintzen du Euskadiko Orkestrak. 10:25ean abiatzen da autobusa Gipuzkoa Plaza 4tik eta geldialdiak egiten ditu Antso Jakituna 18an eta Madril Hiribidea 34an.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Haize izango da bihar Miramongo Matinéearen protagonista

Haize izango da bihar Miramongo Matinéearen protagonista