Borrar
Zetak izango da Gaztea Sarietako protagonistetako bat. JOSE MARI LOPEZ
Gaztea Sariak

Hautagaitzak prest, zaleen txanda heldu da

Orotara zazpi izango dira kategoriak eta bakoitzean bost dira hautagaiak: talde edo bakarlari onena, abesti onena, zuzeneko onena, disko onena, bideoklip onena, artista edo talde berri onena eta zale gehien mugitzen dituena

Astelehena, 13 otsaila 2023, 15:21

Comenta

Astelehen honetan jakinarazi dituzte 2023ko Gaztea sarietako artista izendatuak eta, orain, publikoaren txanda heldu da 7 kategorietako bakoitzean oholtza gainera igoko direnak nor diren erabakitzeko.

Talde edo bakarlari onenaren atalean ETS, Izaro, Zetak, Verde Prato eta Bulego dira hautatuak; abesti onenaren kategorian J Martinaren 'Amore', ETSren 'Abuela maitea', Olaia Inziarte eta Olatz Salvadorren 'Behe klasekoak', Bulego eta Marenen 'Ezer ez da berdina' eta Zetak eta Erramun Martikorenaren 'Itzulera'.

Horretaz gain, zuzeneko onenean Dupla, Izaro, Chill Mafia, Neomak eta Gatibu dira izendatuak; disko onenaren kategorian 'Lehengo lepotikan burua', Merina Grisen 'Zerua Orain', Willis Drummonden 'Hala ere' eta Vulken 'Vulk Ez Da'; eta artista edo talde berri onenean Martina, Merina Gris, Olaia Inziarte, Bengo eta Txopet.

Bideoklip onenean Zea Maysen 'Corazón de tango', Ezpalaken 'Kontran', HOFE X 4:40ren 'Handia', Huntzaren 'Odoletan' eta Olatz Salvadorren 'Eraman nazazu' artean aukeratu beharko dute.

Azkenik, zale gehien mugitzen dituen artistak ere sarituko dituzte fandom onenaren kategorian. Chill Mafia, Bulego, ETS, Izaro eta Zetak.

Zuzeneko mordoa

Galan zehar zuzeneko bost musika emanaldi izango dira. ETS taldeak eta Süne artistak elkarrekin joko dute bertan, eta han izango dira Sua talde bizkaitarra eta Neomak zazpikotea ere, giroa berotzen. Merina Gris hirukotea ere badago Gazteak aste honetan bertan baieztatu berri dituen izenen artean; eta, gainera, Bulego taldeak kontzertu berezia eskainiko du, Gaztea Sarien ekitaldiari bukaera borobila emateko.

Gaztea Sarien gala martxoaren 2an izango da festa handirako propio prestatutako espazioan, photocall-a, taldeen zuzenekoak, 'Gu saio berezia, eta hainbat sorpresarekin. Euskalduna Jauregian eskaini ziren sarrera guztiak jada agortu dira eta bertaratu ezin dutenek Gaztearen YouTube kanalaren bitartez edo irrati bidez zuzenean jarraitzeko aukera izango dute.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Hautagaitzak prest, zaleen txanda heldu da

Gaztea Sariak: Hautagaitzak prest, zaleen txanda heldu da