Borrar

Azken diskoa aurkezteko birari ekingo dio Garik & Maldanberak

Lehen kontzertua martxoaren 30ean Gasteizen izango da eta apirilean Azpeitian eta Orion izango da

DV

Asteartea, 14 martxoa 2023, 17:42

Comenta

Garik & Maldanberak 2022an grabatutako diskoaren biraren baitan data berriak jakinarazi ditu. Lehen emanaldia martxoaren 30ean eskainiko du Gasteizko Principal Antzokian arratsaldeko 19:30ean eta ostean Deustun (martxoak 17), Ultzaman (martxoak 24), Azpeitian (apirilak 21), Orion (apirilak 29), Gernikan (maiatzak 13) eta Bilboko BBK Aretoan (maiatzak 26) izango da. Gainera, Legazpiko artistak aurreratu duenez «laster» emanaldi gehiagoren berri emango du.

Ordu eta erdiz, gutxi gorabehera, Gariren abesti ezagunenez gozatuko dute bertaratzen direnek. Horien artean, besteak beste, 'Amets', 'Esperantzara kondenatua', 'Amapola', 'Eguzki Berritan Zaude', edo 'Zaharra Zara Bilbo'.

Azken diskoa aurkezteko zuzenekoetan ez da bakarrik izango oholtzan, Garirekin batera egongo baitira Maldanbera taldeko kideak. Hau da, Alex Alonso (bateria eta programazioak), Oier Aldekoa (baxua, teklatua eta ahotsak) eta Miguel Moyano (gitarra, teklatua, programazioak eta ahotsak) izango ditu bidaide.

Zuzeneko diskoa azken hiru hamarkadetako ibilbidea isla da eta, Garik berak azaldu zuenez, bere «buruarekin eta ahotsarekin bakean» geratzeko modu bat izan zen, baita urte horietan alboan izan dituenak omentzeko. Bilbon, Bergaran, Lazkaon eta Algortan Gari & Maldanberan taldeak eskainitako zuzenekoetan oinarritua dago eta guztiak 'Amets' kantarekin abiatu ziren.

Ziper taldean abiatu zuen musika ibilbidea eta 1983tik Hertzainak taldeko ahots nagusia izan zen 10 urtez. Honen agurrarekin bakarkako bideari ekin zion bi urteko atsedenaren ostean eta urteotan estudioko lau eta zuzeneko lan bat kaleratu ditu.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Azken diskoa aurkezteko birari ekingo dio Garik & Maldanberak

Azken diskoa aurkezteko birari ekingo dio Garik & Maldanberak