Borrar

Destino Heartland donostiarrek 'Cristales' diskoa aurkeztu dute

Bira ere abiatuko dute eta ekainaren 9an izango dira DOKAn lan berria eskaintzen

Larunbata, 21 urtarrila 2023, 08:27

Comenta

Destino Heartland taldeak 2019 urte amaieran abiatu zuen ibilbidea musikan, baina hilabete batzuk geroago eztanda egin zuen pandemiak haien asmoak atzeratzea ekarri zuen. Estudiora sartzeko gogoari eutsi behar izan zioten eta pazientziarekin hartu. Lehen pausuak 2021ean eman ostean, azkenean, 'Cristales' aurkeztu ahal izan dute. Elkarren estudioetan grabatu dute TAOM studioseko Jagoba Ormaetxearekin,

Duela egun batzuk 'Judith' singlea entzungai jarri zuten plataforma nagusietan, gauzatzen ez den maitasun istorio batu buruzkoa. Aldiz, azkenean, denboraren poderioz, bigarren aukera bati esker biek bat egiten dute. Horixe da gai nagusia, bigarren aukeren garrantzia. Abestiko bideoklipa ere Destino Heartland taldeak egina da.

2023ko bira

  • Otsailak 4: Santander.

  • Otsailak 25: Bilbo.

  • Maiatzak 26: Segovia.

  • Maiatzak 27: Madrid.

  • Ekainak 9: DOKA (Donostia).

  • Ekainak 10: Gasteiz

Diskoan barrena 70 hamarkadako rockaren doinuak entzungai daude. Izan ere, taldearen izena Heartland Rock azpigeneroaren deituratik hartu dute. Bertako izen handietakoak, besteak beste, Bob Seager eta Bruce Springsteen dira. Bere abestiek itxura erraza dute eguneroko gaiekin, baina rockak helburu soziala duela uste dute.

Taldearen lehen lana bada ere, ez da taldekideen ibilbidearen hasiera. Ahots eta gitarra Germán Uribe konpositorearen ardura dira, aurrez Rock Privado taldeko kide izandakoa. Harekin aritzen dira oholtzan Iñigo Rekalde (Gitarra eta koroak), Adriano Silva (baxua), Eli Martín (pianoa), Manu Rufo (teklatuak) y Andoni Regueiro (bateria), aurrez Rock Leize kolaboratu duena.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Destino Heartland donostiarrek 'Cristales' diskoa aurkeztu dute

Destino Heartland donostiarrek 'Cristales' diskoa aurkeztu dute