Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Oso gaztea izan arren, eskarmendu handia du Intza oriotarrak musikaren munduan. santiago farizano

Bultzada bila dabiltzan musikarientzako plaza Errenterian eta Donostian

Errenteriako Atlantikaldian eta Donostia Festibalean ariko dira Katapulta Tour Gipuzkoa 2022 ekimenerako hautatuak izan ziren Intza, Julen, Mikel Moreno eta Teko Maisin

m. imaz

Viernes, 16 de septiembre 2022, 13:31

Comenta

Katapulta Plataformak hainbat erakunderen laguntzarekin 2016an martxan jarri zuen Katapulta Tour Gipuzkoa ekimenaren 2022ko edizioak beren lana publikoarengana helarazteko aukera ugari eskaintzen dizkie aurten ere, maiatzetik abendura, Gipuzkoako dozena bat artistari. Ekimen zehatz honek bitartez -ez da, alegia, 172 sortzaile biltzen dituen plataformak duen bakarra-, urratsak egiten jarraitzeko bultzada jasotzen ari direnen artean musikaren inguruko proiektuak dira nagusi (10), eta antzerkiaren ingurukoak dira gainerako biak.

Ostiral honetan hasita, horietako lauk izango dute jendaurrean aritzeko aukera, hurrenez hurren Donostian eta Errenterian egingo diren Atlantikaldia eta Donostia Festibala jaialdietan. Goiztiarrenak Julen eta Intza izango dira, lehenak ostiral honetan joko baitu, 18:00an, Donostiako Hipodromoan, Donostia Festibalaren egitarauaren barruan. Intzak, berriz, 19:00etan du hitzordua Errenteriako Herriko Plazan, Atlantikaldia jaialdiaren baitan. Biak ere Kutxa Kultur Musika 2021-2022 programak aukeratu ditu Katapulta Tour Gipuzkoa 2022 zirkuiturako.

Artista ezberdinen arteko elkarlanean oinarritzen den Julen proiektuaren atzean Julen Leturiondo 21 urteko eibartarra dago, umetatik musikaren inguruan ibili dena. Ostiral honetan, esan bezala, Donostiako Hipodromoko bigarren agertokian, Juleni egokitu zaio Lola Indigo kartelburu duen eta hainbat artista ezagun bilduko dituen lehen eguna irekitzea, Asier Cascán (gitarra) eta Josu Cascán (perkusioa) ermuarrak, eta Eñaut Armentia durangoarra (baxu elektrikoa) lagun dituela. Larunbatean, Melendi kartelburu den egunean, Intzak zabalduko du eguna, 18:00etan bigarren eszenatokian. Asteburuko bigarren kontzertua izango da, halaber, 1996an Orion jaiotako Intza Unanue Arruabarrenarentzat. Intza oso gazterik hasi zen musikan, 15 urte bete gabe bildu baitzen 2011ean Benito Lertxundiren taldera. Orioko maisuarekin batera kantatzen zuen bitartean bere letrak idazten jarraitzen zuen, harik eta 2018an kanta bihurtu zituen eta Intza sortu zen, nortasun propioa duen proiektua. Aritz Pardina (gitarra), Ane Bobadilla (teklatuak, flauta), Imanol Arruti (bateria), Andrea Pérez (baxua) eta Ainara Zamakola (biolina) kide dituen taldearekin batera aurkeztuko du bere lana.

Hiru saio Atlantikaldian

Larunbatean, irailak 17, Julen ariko da Atlantikaldian, 21:30ean, Herriko Plazan. Handik ordu erdira, Herrixkan, Teko Maisinen saioa hasiko da. Aurretik hainbat taldetan ibilia den Mikel Alonso donostiarrak Olivia Labarquilla pianistarekin partekatzen duen proiektua da Teko Maisin, «synth-pop, indie eta elektronikaren» nahasketa gisa aurkeztua.

Igandean, irailak 18, Mikel Morenok itxiko du Katapulta Tour Gipuzkoa 2022k Atlantikaldiari egingo dion ekarpena, Herriko Plazan 13:30ean eskainiko duen kontzertuarekin. 1982An Andoainen jaiotako Mikel Moreno ibilbide luzeko musikaria da, umetan trikitixarekin hasi eta nerabezaroan kitarra elektrikoari eta kantatzeari ekin ziona. Kauta taldearen sortzaile eta ekoizlea, hiru disko plazaratu zituen 2001ean sortutako taldearekin: 'Izan zaitez zu' (2004), 'Biluzik' (2006), 'Isladak' (2008) eta 'Agerre' (2013). Beste proiektu batzuetan ere ibili da, Euskal Herrian zein Euskal Herritik kanpo, harik eta iaz bakarkako lehenengo diskoa kaleratu zuen arte, 'Esnatu baino lehen' izenburua zuena.

Gogoratu Atlantikaldia Jaialdiko emanaldiak doakoak direla, baina Donostia Festibalekoetarako sarrera erosi behar dela.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bultzada bila dabiltzan musikarientzako plaza Errenterian eta Donostian

Bultzada bila dabiltzan musikarientzako plaza Errenterian eta Donostian