Borrar

'Aske maite', Kilimak taldearen azken singlea

Talde hernaniarrak harreman toxiko eta zapaltzaileen aurka egiten du merenge estiloa ardatz duela

Iker Mendia

Osteguna, 23 otsaila 2023, 12:22

Comenta

«Harreman toxiko eta zapaltzaileen aurka» egiten duen 'Aske maite' abesti eta bideoklipa aurkeztu du Kilimak talde hernaniarrak. Bideoa Borja Suberbiolak egin du.

2018an abiatu zuen musika ibilbidea Kilimak taldeak. Hasiera-hasieratik rumba doinuak euskaraz abestu dituzte eta erritmo dantzagarriekin igo dira oholtzara, bertatik zabaldu nahi baitute taldearen izenean dagoen kontzeptua. «Kontzertu alai eta erakargarriekin kilimak sortu nahi ditugu», azaldu zuten aurkezpenean. Gehienbat euskaraz abesten dute baina badute kanturen bat gaztelaniaz.

Ordutik entzulea erritmo xume eta dantzagarriekin erakartzea bilatu dute eta euskal runbaren ziklo berri baten estreinako urratsak egin dituzte. Besteak beste, 2020an Gaztea irratiaren Entzulearen Saria jaso zuen Kilimak taldeak Donostiako Victoria Eugenia antzokian izan zen Maketa Lehiaketaren 29. edizioan eta 2.500 euro eta final handian parte hartzeko txartela erdietsi zituen. Deñe, Kleermon bikotea eta Raitx bakarlaria izan ziren gainerako finalistak Izaro Andres, Xabi Bandini eta Xabi Doncelek epaimahaikide lanak egin zituzten ekitaldian.

Taldekideak

  • Agus Garmendia: ahotsa eta gitarra.

  • Ione Zozaya: ahotsa.

  • Ander Larrañaga 'Larra': perkusioa.

  • Antxon Gutierrez: baxua.

  • Oskitz Gorrotxategi: tronpeta.

Urtebete beranduago, 2021ean, 'Euskal Herriko runba' izeneko lehen diskoa plazaratu zuen talde hernaniarrak «bazter guztietan eztanda» egin zezan eta «runbaren doinuekin bihotzak eta buruak alaitzeko» asmoz.

Taldekideak Agus Garmendia (ahotsa eta gitarra), Ione Zozaya (ahotsa), Ander Larrañaga 'Larra' (perkusioa), Antxon Gutierrez (baxua) eta Oskitz Gorrotxategi (tronpeta) dira.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Aske maite', Kilimak taldearen azken singlea

'Aske maite', Kilimak taldearen azken singlea