'Aaztiyen', «duela denbora gutxiedo arestian», ZETAK taldearen disko berria
Udazkeneko estreinu handienetakoak oraindik ez du data zehatza, baina lehen 'aurkezpena' egin zuen taldeak pasa den igandean Arbizun
'Aaztiyen' izango da ZETAK taldearen disko berria, musika taldeak sare sozialen bitartez jakinarazi duenez. Ildo horretan, hitzak Arbizuko euskalkian lehentxeago, duela denbora gutxi edo arestian esan nahi duela azaldu dute. Udazkeneko estreinu handienetakoak oraindik ez du data zehatza, baina lehen 'aurkezpena' egin zuen taldeak pasa den igandean Arbizun hiru single aurreratuz esklusiban kaskoak jarrita, 'silent session' deituan.
Noticia relacionada
Zetak taldearen hiru kantuz esklusiban gozatu dute Arbizun
Reparazek, Leire Colmok (perkusioa), Iban Larreburuk (bateria) eta Gorka Pastorrek (sintetizadorea) osatutako taldeak aurkeztutako 'Aaztiyen' diskoa ZETAKen hirugarrena izango da. Lehen diskoa 2019an kaleratu zuten, izen homonimoko lana, hamar abestiz osatua eta 'Errepidean' kantuarekin arrakasta lortu zuena. Edo hobeki esan ibilbide oparoko lehen pausua besterik ez zen izan, hurrengo urtean eta pandemiaren gogorronean kaleratutako 'Zeinen ederra izango den' abestiak txiki utzi baitzuen ordura arte lortutakoa. Izen bereko singlea laguntzeko bideoklipari begira zaleen irudiak eskatu zituzten, harremana are gehiago sendotuz, eta normalitaterako bueltan 'Itzulera' diskoarekin marka guztiak hautsi zituzten. 2022ko Herri Urratserako Erramun Martikorenarekin elkarlanean sortua, estilo aldaketaren lehen adierazlea izan zen, kutsu elektronikoago eta dantzagarriagoekin, jarraian heldutako 'Zoriontasuna' edo 'Pa amb Oli i Sal' abestiekin sakondu zena.