Borrar

Mosaiko italiarra zikloaren bigarren saioa, asteazkenean

'Il Sono Li' filma proiektatuko da Santa Teresa komentuko areto nagusian

I.A.

Donostia

Larunbata, 16 azaroa 2024, 12:45

Comenta

Italiako zineari eskaintzen zaion Mosaiko itailiarra zikloaren proiekzio berri bat eskainiko da datorren asteazkenean, hilak 20. Kasu honetan 'Io Sono Li' filma ikusteko aukera izango da Santa Teresa komentuko areto nagusian, arratsaldeko 18.30etik aurrera.

Bosgarren edizio honetako lehen saioa urriaren 30ean izan zen, eta guztira zazpi proiekzio eskainiko dira, maiatza bitartean. Proiekzio guztien ondoren eztabaida bat izango da zinearen arloko adituekin eta zaleekin.

Asteazkeneko proiektatuko den filma, 'Io Sono Li', 2011n Andrea Segrek zuzendu zuen. Film honek Txinako emakume baten historia kontatzen du, Italiako arrantza-komunitate txiki batean bizitza berri bat eraikitzen saiatzen ari da eta immigrazioaren eta nortasunaren erronkei aurre egin behar die. Saioaren aurkezpena Francesco Roncagliak eta Esther Castiñeirak egingo dute.

Bost proiekzioa gehiago Gabonetako geldialdiaren ondoren, urtarrilaren '22an, Non ci resta che piangere' proiektatuko da, 1984ko komedia bat, Roberto Benignik eta Massimo Troisik zuzendua. Otsailaren 19an, zinema-zaleek Michelangelo Antonioniren L´avventura ikusi ahal izango dute. 1960ko zinemaren obra maisua, non gizarte modernoaren alienazioa eta inkomunikazioa aztertzen dituen. Martxoan 19an, 'Le Sorelle Macaluso' iritsiko da, Emma Dantek 2020an zuzendutako filma, bost ahizpen bizitza eta iraganeko erabakiek haien helburuetan zer eragin duten aztertzen duen lana. Apirilaren 29an, Roberto Rossellinik zuzendutako 'Roma citttà aperta' filmaren txanda izango da, eta zikloari amaiera emango dio maiatzaren 21ean Dino Risiren 'Il segno di Venere' lanaren proiekzioak.

Saio guztiak 18:30ean hasiko dira, Santa Teresa komentuko areto nagusian. Proiekzio bakoitzaren aurretik sarrera labur bat egingo da, eta filmaren ondoren, film bakoitzean jorratutako gaiei buruzko eztabaidan parte hartu ahal izango dute bertaratuek.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Mosaiko italiarra zikloaren bigarren saioa, asteazkenean

Mosaiko italiarra zikloaren bigarren saioa, asteazkenean