Borrar
Ander Lipus

'Miñan' eleberria udazkenean helduko da antzokietara

Artedrama konpainiaren moldaketa urriaren izango da Bilboko Arriagan

Jon Agirre

Donostia

Asteazkena, 26 ekaina 2024, 11:24

Comenta

Ibrahima Balderen bizipenak abiapuntu eta iturri hartuta lau eskutara Amets Arzallusekin idatzitako 'Miñan' eleberria antzokietako oholtzara helduko da udazkenean. Duela hilabete batzuk aurreratu zuten Artedrama konpainia lanean ari zela testua moldatu eta antzerkira eramateko eta orain Ander Lipusek sare sozialen bitartez jakinarazi du AZpeitian egindako sorkuntza egonaldia amaitu dutela.

Ikuskizunak euskaraz izango dira Bilboko Arriaga Antzokian urriaren 24an, 25ean eta 26an. Lehena eguerdiko 12:00etan izango da, eskolentzako pentsatu den emanaldian, eta beste biak arratsaldeko 19:30ean eta 19:00etan hurrenez hurren. Sarreren prezioa 18 eurokoa izango da eta jada eskura daitezke aretoaren webgunean.

Ibrahima Balde Ginean jaio zen; baina, egun batean, amaren deiak etxea uztera behartu zuen, anaia txikiaren bila Europara joateko. Basamortua zeharkatu zuen, eta polizia, bahitzaile, mugalari eta abarrekin gurutzatu zen zeharkaldian. Afrikatik Europarako ibilbidean minak, egarriak eta goseak sorturiko sufrimendua ezagutu zuen.

2019an Susak argitaratua, ibilbide luze eta oparoa egin du eleberriak kaleratu zenetik, bai euskarazko originalean zein izan dituen itzulpenetan -gaztelaniara Ander Izagirrek eraman zuen 'Hermanito' (Ed. Blackie Books) izenburuarekin-, eta antzerkiak beste bizitza bat emango dio.

2022ko apirilean harrabots handia sortu zuen Bergoglio Aita Santuak aipamena egin zuenean, Afrikatik migratzen zutenei Ukrainatik zetozenei egindako harrera bera egiteko eskaria luzatu zuenean. Ordu hartan Arzallusek berak harridura azaldu zuen aipamenagatik eta pozik agertu zen egindako hausnarketagatik. «Ez nekien ezer, eta eguerdian jakin dut. Ustekabean harrapatu nau. Poztu naiz liburua iritsi zaiolako eta irakurketaz gogoratzen delako. Eta, batez ere, baieztapenaren testuinguruagatik. Oso ondo dago hemen errefuxiatu ukrainarren krisiari oihartzun handia ematea, baina etorkin afrikarren joan-etorrian ere krisi bat bizitzen ari gara eta ez zaie tratu bera ematen. Poztu nau liburuak problematika horretaz ohartarazteko eta beste etorkin mota horiekiko sentsibilitatea sortzeko balio izanak. Bat nator Aita Santuaren gogoetarekin», esan zuen.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Miñan' eleberria udazkenean helduko da antzokietara

'Miñan' eleberria udazkenean helduko da antzokietara